Dokumentuaren akzioak
Herrien Arteko XX. Folklore Jaialdia, Barakaldon
Ibarra-kaldu Elkarteak urteurren bikoitza ospatzen du aurten: alde batetik, elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta, bestetik, hogeigarren ediziora heltzen da elkarteak antolatzen duen jaialdiak, HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIAK, alegia. Jaialdia azaroaren 25etik abenduaren 15 arte gauzatuko da, Barakaldoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, eta Kutxabank, Caixabank, Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao laguntzaile direla. Barakaldo Antzokiaren laguntza ere aipatu beharra dago, hantxe egingo baitira, abenduaren 2an eta 3an, jaialdiaren hiru egun nagusietako lehenengo biak, musika eta dantza egunak, hurrenez hurren. Hirugarren egun nagusia, Barakaldotik kanpo eman ohi dena, Balmasedan izango da aurten, abenduaren 4an. Baina, hiru egun horietaz gain, ekitaldi eta jarduera gehiago biltzen dira jaialdiaren egutegi zabalean:
- FOLK SESSION, azaroaren 25ean, ostirala, 22:00etan, Ibarra-kaldu kafean, parte hartu nahi duten musikari guztiei irekia.
- BERTSO-AFARIA, azaroaren 26an, larunbata, 22:00etan, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan, Bizkaiko eta Iparraldeko oraingo txapeldunekin: Fredi Paia eta Sustrai Colina.
- ARGAZKI-ERAKUSKETA, abenduaren 1etik 15 arte, Clara Campoamor Zentro Zibikoan, Herrien arteko Folklore Jaialdiaren hogei urteko bizitza iruditan bildurik, edizio guztietan parte hartu duten taldeen argazkiak eta bideoak ikusgai.
Aurtengo jaialdian, IBARRA-KALDU talde anfitrioiaz gain, Galiziako zein Gaztela eta Leongo dantza-talde bana izango dira oholtzan: Culleredoko CATALMIBRE TRADICIONAL folklore-taldea eta Ávilako URDIMBRE dantza taldea. Horietaz gain, Balmasedoko EGUZKI dantza-taldeak ere hartuko du parte Barakaldotik kanpoko egunean. Ohi den bezala, saio guztietarako sarrera doakoa izango da. Baina dantzak ez ezik, musikak ere badu bere tokia jaialdiko ekitaldietan, eta, jaialdiaren 20. urteurrena berariaz ospatzeko, txistu-kontzertu berezi bat egingo da, BilbaoMusikako Jasone Akizuren zuzendaritzapean, eta HALA DZIPO eskolako abesbatzak eta KILIKA bertso-eskolako bertsolariek ere parte harturik.
Betiko legez, sarrera doakoa izango da jaialdiaren ekitaldi guztietan.
Jaialdiko ekitaldi nagusietako LEHEN EGUNEAN, abenduak 2, ostirala, musika-emanaldia egingo da, Barakaldo Antzokian, eta han Jasone Akizuk zuzendutako txistu-kontzertua eta Ibarra-kaldu taldeko musikarien ohiko saioa gozatzeko aukera izango da.
BIGARREN EGUNA ere Barakaldo Antzokian izango da, abenduak 3, larunbata, 19:30ean, eta horretan dantza izango da protagonista. Emanaldian, talde gonbidatu biak izango dira, CATALMIBRE TRADICIONAL eta URDIMBRE, Ibarra-kaldu talde anfitrioiaz gain. Eguraldia lagun, hiru taldeek kalejira egingo dute antzokiaren inguruko kaleetan, 19:00etan hasita.
HIRUGARREN EGUNA, urtero bezala, Barakaldotik kanpo egiten da, jaialdira datozen herrietako folklorea zabaldu eta partekatzearren. Aurten Balmasedan izango da, abenduak 4, igandea, 13:00etan, bertako EGUZKI dantza-taldearen laguntzarekin. Talde horrekin batera arituko dira jaialdira etorritako Euskal Herritik kanpoko talde biak, hots, CATALMIBRE TRADICIONAL eta URDIMBRE.
Aurreko 19 jaialdietan askotxo izan dira parte hartu duten dantza-taldeak, euren herrietako folklorea erakusten, hala nola: “Excelsior” folklore taldea (Gijón), “Cinco Villas” jota-taldea (Bardenas-Zaragoza), “Virgen de Gracia” folklore taldea (Puertollano-Ciudad Real), “El Castro” dantza-taldea (Ponferrada-León), “Carrascal” dantza-taldea (Alcoy-Alacant), “Esbart Dansaire d'Andorra la Vella” (Andorra), “Celme" folklore-elkartea (Pontevedra), “Taveiro” dantza-taldea (Portugal), “Kelc'h Keltieg Rostren” taldea (Bretainia), Cácereseko kantu eta dantza udal-taldea (Extremadura), “Terra de Sole” folklore-taldea (Italia), “Esbart San Martí” taldea (Katalunia), “Die Boose” folklore taldea (Belgika), “Escuderos de Arlanza” abesbatza eta dantzariak (Kantabria), “Es Penell” dantza-taldea (Menorca), “Oroval” folklore elkartea (Tenerife), “San Asensio” dantzari-taldea (Errioxa), Baza udalerriko dantza eta kantu taldea (Granada), “Xagardua” (Colunga-Asturias), “Catalmibre” (Coruña), “Nuestra Señora de la Alegría” (Monzón-Huesca), “Lous Crabots de Semisens” (Landak-Frantzia), “La Farandola” (Girona), “Sa Colla Labritja” (Eivissa), “Grupo de Coros y Danzas de Becerril de la Sierra” (Madril), “Le Quadrille Occitan” (Tolosa-Frantzia), Yerbabuena (Segovia), Albelda de Iregua (Errioxa), Aires de la Cala (Mallorca) eta Villenako dantza-taldea (Alacant).
Musika emanaldietan, honako hauek izan dira parte hartzen:
Barakaldoko Udal Musika Banda, “Hala Dzipo” euskal musika-eskola, “Doces Lembranzas” gaita-taldea (Barakaldoko Galizia Etxea), “Bizkaiko Gaiteroak” taldea, “Laguntasuna” fanfarrea, Xabier Amuriza eta Jokin Castaños (“Hasi” bertso-eskola) bertsolariak, “Zugarramurdi” txalaparta-taldea, “Aspaldiko Txistulariak”, Lutxanako txistu-eskola eta dultzaineroak, “Elai Alai” taldeko gaiteroak, “Eusko Lorak” musika-taldea, “Jirabiraka”, “Los Desmonicaires”, “Folketan”, “Tirauki”, “Ruaille-Buaille”, “Adarrots”, “Kilika” bertso-eskola, “Duo Deno” bikotea, “Triskele”. “Agharas”, “Cloverwind”, “Xeremiers Orats” eta “Schola Cantorum” abesbatza.
Herrien Arteko XX. Folklore Jaialdia: EGITARAUA
ATARIKO EKITALDIAK
Azaroaren 25a, ostirala
22:00 – Folk-session, Ibarra-kaldu tabernan
Azaroaren 28a, larunbata
22:00 – Bertso-afaria, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan
Abenduaren 1etik 15 arte
Argazki-erakusketa Herrien arteko Folklore Jaialdiaren hogei edizioetako taldeen gainean, Clara Campoamor kultura-etxean.
HERRIEN ARTEKO XX. FOLKLORE JAIALDIA
Abenduaren 2a, ostirala
20:00 – Musika-saioa Barakaldo Antzokian
- KILIKA bertso-eskola
- TXISTU KONTZERTUA (zuzendaria: Jasone Akizu), HALA DZIPO eskolako abesbatzaren laguntzarekin.
- IBARRA-KALDU Elkartea (Euskal Herria)
Abenduaren 3a, larunbata
19:00 - Dantza-taldeen kalejira
19:30 - Dantza-saioa:
- CATALMIBRE TRADICIONAL (Culleredo - Galizia)
- URDIMBRE dantza-taldea (Ávila – Gaztela eta Leon)
- IBARRA-KALDU elkartea (Euskal Herria)
- KILIKA bertso-eskola (aurkezpenak)
Abenduaren 4a, igandea
13:00 - Dantza-emanaldia: Balmasedako udal pilotalekuan
- CATALMIBRE TRADICIONAL (Culleredo - Galizia)
- URDIMBRE dantza-taldea (Ávila – Gaztela eta Leon)
- EGUZKI dantza-taldea (Balmaseda – Euskal Herria)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com