Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Badator Barakaldoko herrien arteko folklore jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Badator Barakaldoko herrien arteko folklore jaialdia

2019/11/17 12:40
Badator Barakaldoko herrien arteko folklore jaialdia

Argazkia: Ibarra-Kaldu.

Barakaldoko Ibarra-kaldu elkarteak berriro ere dakarkigu Herrien arteko Folklore Jaialdia. Aurtengoa 23. edizioa izango da, eta azaroaren 22tik abenduaren 9ra arte garatuko da. Jaialdiaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala eta Kutxabank dira, baina beste erakunde batzuk ere baditu laguntzaile, hala nola Barakaldo Antzokia, Deia egunkaria, Radio7-Tele7, Metro Bilbao, Kilika bertso eskola eta Urduñako Erauntsi dantza taldea.

Ohi denez, jaialdiaren ekitaldi nagusiak Barakaldo antzokian egingo dira, abenduaren 6an eta 7an, eta Barakaldotik kanpo egiten den emanaldia Urduñan izango da aurten, abenduaren 8an, igandea. Baina egun horietako ekitaldiez gain, badira atariko ekitaldi batzuk egitarauan, aurreko bi asteetan egingo direnak.

Aurreko 22 edizioetan, Ibarra-kaldu talde antolatzailearekin batera, 35 dantza taldek hartu dute parte dantza-egunean, Estatuko autonomia erkidego guztietatik etorrita, baita Belgikatik, Frantziatik, Italiatik eta Portugaletik ere. Talde horietako musikariez gain, beste 28 musika taldek eta hainbat bertsolarik ere hartu dute parte musika egunean, non tokitxo bat egin zaien gure inguruan ditugun gutxiengoei. Dantza eta musika talde horietaz gain, Bizkaiko 15 talde ere izan dira, anfitrioi lanetan, Barakaldotik kanpo egiten den eguneko emanaldian.

Atariko ekitaldiak

  • Kantu paseoa

Aurtengoan, kantatuz hasiko da jaialdia, Euskal Herriko tradizio bizi-bizi hori egitarauan jasotzeko, kantu paseo bat egingo baita azaroaren 22an, 20:00etatik aurrera, Beurko-Bagatza auzoko kaleetan. Kantatzeko gogoz parte hartu nahi duten guztiei irekita dago ekitaldi hau.

  • Txotxongiloak

Bigarren ekitaldia antzerkiarekin lotuta dago eta aurreneko aldiz txertatzen da horrelako ekitaldi bat jaialdiaren egitarauan. Txotxongilo antzezlan interaktibo bat eskainiko da, txikienei zuzenduta, Gorka Olazabalen eskutik, Apaxi kontalaria bera. Bertaratzen diren guztiek aukera izango dute antzezpenean aktiboki parte hartzeko. Azaroaren 23an izango da, larunbatean, 19:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

  • Argazki erakusketak

Aurten bat bakarrik ez, baizik eta bi argazki erakusketa egingo dira jaialdian, azaroaren 25etik abenduaren 9 arte. Jaialdiko ohiko argazki erakusketan, urteko edizioan parte hartzen duten taldeen irudiak jartzen dira jendaurrean, talde horiek ordezkatzen dituzten kulturen alderdiak ere irudiz jasota. Beti bezala, Clara Campoamor zentro zibikoan izango da ikusgai. Bigarren erakusketa berrikuntza da aurten, eta Ibarra-kaldu tabernan egingo da, Beurko-Bagatza auzoan. Han ikusgai jarriko dira Barakaldoko argazki zahar ugari, Manu de Orbe barakaldar estimatuak bildu eta lagata, ezaguna baita bere lana elizatearen historiako irudiak eta datuak biltzen eta zabaltzen.

  • Hitzaldiak

Aurtengo edizioan hitzaldiak ere badatoz binaka aurtengo jaialdian. Haien xedea da, alde batetik, Euskal Herriko folklorearen alderdiak aztertzen jarraitzea, eta bestetik, Barakaldoko oroitzapenak partekatzea eta bertako sustraiak ezagutzera ematea. Bi hitzaldiak Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan egingo dira, 19:30ean. Azaroaren 26an, asteartea, “Un paseo gráfico por la historia de Barakaldo” hitzaldia, Barakaldoko iraganaren gaineko paseotxo bat, argazki zaharrak komentatuz. Hizlariak, Manu de Orbe bera eta Luki Gómez, Ezagutu Barakaldo programako bisita-gidaria. Azaroaren 28an, osteguna, “Emakumea euskal dantzan: gezur baten historia” izeneko hitzaldia emango du Oier Araolazak, dantzari, antropologo eta Dantzan.eus webgunearen sortzaileetakoa bera. Hitzaldi horren bidez agerian jarri nahi da emakumeak benetan zer paper eduki duen Euskal Herriko dantzetan, horixe baita Araolaza osatzen dabilen doktorego tesiaren gaia.

  • Bertso afaria

Aurten ere izango da bertsolaritza jaialdiaren egitarauan, bertso afari batez bitartez. Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia bertsolariak arituko dira bertan, azaroak 29, ostirala, 22:00etan, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan. Kilika bertso eskolarekin batera antolatu da afaria, eta aurretik bertso poteoa egingo dute eskolakideek, 20:00etatik aurrera.

Jardunaldi nagusiak

Hiru dira Herrien arteko Folklore Jaialdiaren jardunaldi nagusiak: Musika Eguna, Dantza Eguna eta Kanpoko Eguna. Doakoa da sarrera jardunaldi horietako ekitaldi guztietan.

  • Musika Eguna

Abenduaren 6an, ostirala, 19:30ean hasiko da musika saioa Barakaldo antzokian. Saio horretan bi taldek hartuko dute parte Ibarra-kalduko musikariekin, ohi den bezala, elkarteak anfitrioiarena egingo baitu. Horietako bat Ceo do Sil gaita banda da, duela 20 urte Barakaldon finkaturiko Bizkaiko Galiziar Etxeko kide batzuek sortua. Bestea Xeremiers Orats taldea da, Pollençako xeremia eta flabiol jotzaileek osatua eta laster 20 urte beteko duena. Aurten ere hartuko dute parte Kilika bertso eskolako bertsolariek saioko  aurkezpenetan. Ekitaldia hasi aurretik, Laguntasuna dantza taldeko fanfarreak girotuko du antzokiaren ataria, Barakaldoko elkarte horren 70. urteurrenak jaialdian isla izan dezan.

  • Dantza Eguna

Abenduaren 7an, larunbata, 19:30ean hasiko da Barakaldo antzokiko dantza emanaldia. Bertan, Ibarra-kaldu berriro ere anfitrioi, dantzan arituko dira Tarragonako Esbart Dansaire eta Aran Haraneko Colla de Santa Maria De Mijaran taldea. Eguraldia lagun, taldeek kalejira txiki bat egingo dute antzokiaren inguruko kaleetan, 19:00etan hasita.

  • Kanpoko eguna

Aurten, Urduñan egingo da Bizkaiko beste udalerri batean egin ohi den emanaldia, abenduaren 8an, igandea, 13:00etan. Bertan, Tarragonako Esbart Dansaire eta Aran Haraneko Colla de Santa Maria De Mijaran taldeekin batera arituko da, dantzan eta anfitrioi, Urduñako Erauntsi dantza taldea. Eguraldia lagun, kalejira txiki bat egingo dute taldeek, 12:30ean hasita.

Herrien artekko folklore jaialdia

Herrien arteko XXIII. Folklore Jaialdiaren egutegia

Atariko ekitaldiak

Azaroak 22, ostirala

  • 20:00 - Kantu paseoa, Ibarra-kaldu taldeak gidatuta, Beurko-Bagatzako kaleetan

Azaroak 23, larunbata

  • 19:30 - Txotxongiloak: Gorka Olazabal, Apaxi kontalaria, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

Azaroak 25, astelehena - abenduak 9, astelehena: Argazki erakusketak

  • Clara Campoamor zentro zibikoa: Aurtengo Jaialdiko parte hartzaileen kulturak ezagutarazteko argazki erakusketa.
  • Ibarra-kaldu taberna: Barakaldoko eta Beurko-Bagatzako argazki zaharrak.

Azaroak 26, asteartea

  • 19:30 - Hitzaldia: “Paseo gráfico por la historia de Barakaldo”, Manu de Orbe eta Luki Gómez hizlari, Ibarra-kaldu elkartean.

Azaroak 29, osteguna

  • 19:30 - Hitzaldia: “Emakumea euskal dantzan: gezur baten historia”, Oier Araolaza hizlari, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

Azaroak 30, ostirala

  • 20:00 - Bertso-poteoa:, Kilika bertso eskola
  • 22:00 - Bertso afaria: Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia bertsolariak, Ibarra-kaldu elkartean.

Ekitaldi nagusiak

Abenduak 6, ostirala: Musika Eguna: Barakaldo antzokia

  • 19:00 - Atariko girotzea: Laguntasuna taldeko fanfarrea
  • 19:30 -Musika entzunaldia. Aurkezpenak: Kilika bertso-eskola. Ceo do Sil galiziar gaita banda. Xeremiers Orats xeremia eta flabiol banda (Pollença - Mallorca). Ibarra-kaldu (Euskal Herria)

Abenduak 7, larunbata: Dantza Eguna (Barakaldo antzokia)

  • 19:00 -Dantza-taldeen kalejira, Xeremiers Orats musikariek ere parte harturik.
  • 19:30 -Dantza emanaldia. Esbart Dansaire de Tarragona. Colla Santa Maria de Mitjaran (Aran Harana). Ibarra-kaldu (Euskal Herria)

Abenduak 8, igandea: Kanpoko Eguna: URDUÑA

  • 12:30 Kalejira
  • 13:00 Dantza emanaldia. Esbart Dansaire de Tarragona. Colla Santa Maria de Mitjaran (Aran Harana). Erauntsi dantza taldea (Urduña - Euskal Herria)

 

ERANSKINA: Jaialdiko dantza taldeak

 

Jatorria
Origen

Dantza-Taldea
Grupo de Danzas

Urtea
Año

Edizioa
Edición

Andorra

“Esbart Dansaire D'Andorra La Vella”

1999

2011

3

15

Belgika / Bélgica

“Die Boose”, Izegem

2003

7

Frantzia / Francia

“Kelc´h Keltieg Rostren”, Rostrenen (Bretainia / Bretaña)

2001

5

“Lous Crabots de Semisens”, St.-Vincent-de-Tyrosse (Landak / Las Landas)

2009

13

“Le Quadrille Occitan”, Toulouse

2013

17

Italia

“Terra Del Sole”, Lombardia (Italia)

2002

6

Portugal

Grupo Folklórico “Taveiro”, Coimbra

2000

4

Grupo Folklórico de Vila Verde

2010

14

Andaluzia / Andalucía

Grupo Municipal de Canto y Danza, Baza (Granada)

2007

11

Agrupación cultural Solera, Alhaurín de la Torre (Málaga)

2017

21

Aragoi / Aragón

Grupo Folklórico “Nª Srª. de la Alegría”, Monzón (Huesca)

2006

10

Grupo de Jotas “Cinco Villas”, Bárdena (Zaragoza)

1997

2013

1

17

Asturias

Grupo Folklórico “Excélsior”, Gijón (Asturias)

1997

1

Grupo “Xagardua”, Colunga (Asturias)

2006

10

Grupo La Sidrina, Lugones (Asturias)

2018

22

Kanariak / Canarias

Agrupación Folklórica “Oroval”, La Orotava (Tenerife)

2005

9

Kantabria / Cantabria

Grupo de Danzas de Ribamontán al Mar

2004

8

Gaztela eta Leon /
Castilla y León

Grupo de Canto y Danza “Escuderos del Arlanza”, Sª. Mª del Campo (Burgos)

2003

7

Grupo de Danzas "El Castro", Ponferrada (León)

1998

2

Agrupación Folklórica de Alba de Tormes (Salamanca)

2008

12

Grupo folklórico “Urdimbre”

2016

20

Gaztela-Mantxa /
Castilla-La Mancha

Agrupación Folklórica "Virgen de Gracia", Puertollano (Ciudad Real)

1998

2

Grupo folklórico “Puebla del Aljibe, Santa María de los Llanos (Cuenca)

2017

21

Katalunia / Catalunya

Grupo “Esbart Sant Martí”, Bartzelona / Barcelona

2002

6

Grupo “La Farandola”, L´Escala (Girona)

2009

13

Valentziako Erkidegoa / Comunidad Valenciana

Grupo de Danzas “Carrascal”, Alcoy (Alacant / Alicante)

1999

3

Grupo de Danzas de Villena (Alacant / Alicante)

2015

19

Extremadura

Grupo “Los Jateros”, Fregenal de la Sierra (Badajoz)

2010

14

Grupo Municipal de Canto y Danza de Cáceres

2001

5

Galizia / Galicia

Agrupación Folklórica “Catalmibre Tradicional”, O Burgo-Culleredo (Coruña)

2007

2016

11

20

Agrupación Folklórica “Celme”, Pontevedra

2000

2011

4

15

Errioxa / La Rioja

Grupo de Danzantes de San Asensio

2005

9

Grupo de Danzantes de Briones

2018

22

Balear Uharteak /
Islas Baleares

“Sa Colla de Labritja”, Sant Joan de Labritja (Eivissa / Ibiza)

2012

16

Grup de Ball “Es Penell”, Ferreries (Menorca)

2004

8

“Aires de la Cala (Polença (Mallorca)

2015

19

Madril / Madrid

Grupo de Canto y Danza de Becerril de la Sierra

2012

16

Murtzia / Murcia

Grupo de Coros y Danzas “Museo de la Huerta”, Alcantarilla

2008

12

 

 

 

ERANSKINA: Jaialdiko musika taldeak

 

Musika Taldea / Grupo de Música

Urtea / Año

Edizioa / Edición

“Hala Dzipo” (X. urteurrena / Xº aniversario) - Barakaldo

2000

4

“Doces Lembranzas” (Centro Galego de Bizkaia en Barakaldo, mendeurrena / centenario)

2001

5

“Bizkaiko Gaiteroak”

2002

6

Barakaldoko Udalaren Musika Banda / Banda Municipal de Barakaldo

2002

6

“Laguntasuna” taldearen fanfarrea

2003

7

Bilbao Musika Eskola

2004

8

“Hala Dzipo” elkarteko abesbatza – Barakaldo

2005

9

“Aspaldiko Txistulariak” txistu taldea – Bilbao

2006

10

“Elai Alai” taldeko dultzaineroak – Portugalete

2006

10

“Zugarramurdi” txalaparta taldea – Sestao

2006

10

“Eusko Lorak” taldeko musikariak - Sestao (50. urteurrena)

2007

11

“Tirauki” folk taldea & Ibarra-kaldu

2007

11

“Ruaille-Buaille” folk taldea

2008

12

“Ceo do Sil” galiziar gaita-taldea – Barakaldo

2008

12

“Jirabiraka” folk taldea - Euskal Herria

2009

13

“Los Desmonicaires” taldea – Gascuña

2009

13

“Folketan” folk taldea – Sestao

2010

14

“Adarrots” folk taldea - Euskal Herria

2011

15

“Duo Deno” bikotea – Barakaldo

2012

16

“Duo Deno” bikotea & Ibarra-kaldu – Barakaldo

2013

17

“Cloverwind” folk taldea – Getxo

2015

19

“Xeremiers Orats” taldeko musikariak – Pollença – Mallorca

2015

19

“Schola Cantorum” abesbatza – Barakaldo

2015

19

Txistu kontzertua - Concierto de Txistularis “Bilbao Musika”

2016

20

“Kale Dor Kayiko” ijito elkarteko musikariak - Bilbao

2017

21

Iratxe Mugire – Barakaldo

2017

21

“Juravca” – Zornotza-Errumania

2018

22

“Residence Irish Band” - Bilbao

2018

22

 

ERANSKINA: Jaialdiko bertsolariak

 

Bertsolariak

Urtea / Año

Edizioa / Edición

Jokin Castaños (“Hasi” bertso-eskola) eta Xabier Amuriza

2005

9

“Kilika” bertso-eskola

2011-2017

15-21

Sustrai Colina eta Fredi Paia

2016

20

Amets Arzallus eta Alaia Martín

2017

21

Onintza Enbeita eta Igor Elortza

2018

22

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com