Dokumentuaren akzioak
“Herrien Arteko Folklore Jaialdia” berriz itzuliko da Barakaldora, 22. edizioarekin
Ibarra-kaldu elkartea 2018/11/18
Barakaldoko Ibarra-kaldu elkarteak berriro dakarkigu Herrien Arteko Folklore Jaialdia, eta aurtengo 22. edizioa azaroaren 28tik abenduaren 10era arte garatuko da. Jaialdia honek babesle ditu Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala eta Kutxabank, eta beste erakunde batzuk ere baditu laguntzaile, hala nola, Barakaldo Antzokia, Deia egunkaria, Radio7-Tele7, Metro Bilbao eta Kilika Bertso Eskola.
Ohi denez, jaialdiaren ekitaldi nagusiak Barakaldo antzokian egingo dira, abenduaren 7an eta 8an, eta Barakaldotik kanpoko jardunaldian, abenduaren 9an, aurten Igorre izanik kanpoko plaza. Baina horietaz gain, aurreko bi asteetan beste ekitaldi batzuek ere osatzen dute jaialdiaren egitaraua.
Ekitaldi osagarriak
- Jaialdiaren 22. edizioko egitarauari argazki-erakusketak emango dio hasiera eta amaiera, azaroaren 26tik abenduaren 10era arte garatuko baita, Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoan. Erakusketaren bidez ezagutarazi nahi dira edizio honetan parte hartzen duten taldeen kulturak.
- Hitzaldi-solasaldia izango da bigarren ekitaldia. Azaroaren 29an egingo da, osteguna, 19:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan. Gure folklorearen hainbat alderdi aztertzen eta ezagutarazten jarraitzeko, aurten, euskal soinu-grabazio zaharrak izango ditugu aztergai. Horretarako, Inaxio López de Arana ikertzailea izango dugu hizlari, besteak beste, Rudolf Lubitschen 1913ko grabazioei buruz mintzatzeko, eta, aldez aurretik, “Maitia nun zira” film laburra emango dugu, Lehen Mundu Gerran Alemaniako kontzentrazio esparruetan zeuden euskal presoei egindako grabazioak oinarri dituena.
- Hirugarren ekitaldia bertso afaria izango da. Azaroaren 30ean egingo da, ostirala, 22:00etan, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoaren bezperan. Ekitaldian Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariek hartuko dute parte. Kilika Bertso Eskolarekin batera antolatu da eta afariaren aurretik bertso poteoa egingo dute eskolakideek 20:00etatik aurrera.
Ekitaldi Nagusiak
Barakaldo Antzokiko ekitaldi nagusietan, Ibarra-kaldu talde anfitrioiaz gain, eta Kilika bertso eskolak aurkezturik, gonbidaturik izango ditugu, dantza-egunean, Asturiaseko Lugones herriko La Sidriña taldea eta Errioxako Briones herriko dantza taldea, eta musika egunean, aldiz, Juravca abesbatza, emakume lipobenoek osatua, eta Residence Irish Band, Bilboko Residence kafe-etxeko irlandar sessionetako taldea, session horiek hamarkada eta erdia pasatxo bete dutela ospatzeko. Hirugarren egunean, Barakaldotik kanpo egiten den emanaldian, Arratiako Igorre herriko Arantzarte taldea izango da aurtengo talde gonbidatuen anfitrioia.
Beti bezala, ekitaldi nagusiotako sarrera doakoa izango da.
- MUSIKA EGUNA abenduaren 7an izango da, ostirala, eta Barakaldo Antzokian egingo da saioa, 19:30ean. Bertan, Ibarra-kaldu anfitrioarekin batera arituko dira JURAVCA talde lipobenoa eta RESIDENCE IRISH BAND taldea, ekitaldiko aurkezpenak Kilika Bertso Eskolak eginik. Gainera, aurten 30 urte bete dituenez, LUTXANAKO DULTZAINA TAILER-ESKOLA ere izango dugu egun horretan, saioa hasi aurretik antzokiaren sarrera eta inguruak girotzen.
- Jaialdiko DANTZA EGUNA Barakaldo antzokian egingo da, abenduaren 8an, larunbata, 19:30ean, eta IBARRA-KALDU anfitrioiarekin batera LA SIDRINA taldea eta BRIONES herriko dantza-taldea arituko dira oholtzan. Aurretik, eta eguraldia lagun, egun horretan bertan, 19:00etan, kalejira bat egingo dute dantza taldeok antzokiaren inguruko kaleetan, Llanoko kartoi banda lagun, aurten 40. urteurrena ospatzen baitu. Gainera, antzoki barruko ekitaldian sorpresatxo bat izango dugu, Laguntasuna dantza taldeak parte harturik.
- Barakaldotik KANPOKO EGUNA, Bizkaiko beste udalerri batean egin ohi dena, jaialdiko hirugarren egun nagusira itzuliko da aurten. Arratiako Igorre herrian izango da ekitaldia, abenduaren 9an, igandea, 13:00etan. Bertako ARANTZARTE dantza taldearekin batera Asturiaseko LA SIDRIÑA eta Errioxako BRIONES herriko taldea arituko dira jendaurrean.
Aurreko 21 edizioetan, Ibarra-kaldu talde antolatzailearekin batera, 33 dantza taldek hartu dute parte dantza-egunean, Estatuko sutonomia erkidego guztietatik etorrita, baita Belgikatik, Frantziatik, Italiatik eta Portugaletik ere. Talde horietako musikariez gain, beste 26 musika taldek eta hainbat bertsolarik ere hartu dute parte musika egunean, non tokitxo bat egin zaien gure inguruan dirugun gutxiengoei. Gainera Bizkaiko 14 talde ere izan ditugu, anfitrioi lanetan, Barakaldotik kanpo egiten den eguneko emanaldian.
Herrien arteko XXII. Folklore Jaialdiaren egitaraua |
ATARIKO EKITALDIAK |
Azaroak 26, astelehena – abenduak 10 astehena |
ARGAZKI ERAKUSKETA Herrien arteko XXII. Folklore Jaialdiko parte hartzaileen kulturak ezagutarazteko, Clara Campoamor zentro zibikoan. |
Azaroak 29, osteguna |
19:30 – HITZALDI-PROIEKZIOA: “Euskal soinu grabazio zaharrak”, Inaxio López de Arana hizlari eta “Maitia nun zira” film laburra. Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan. |
Azaroak 30, ostirala |
20:00 – BERTSO-POTEOA, Kilika bertso eskolarekin. |
22:00 – “BERTSO AFARIA” Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan. |
|
EKITALDI NAGUSIAK |
Abenduak 7, ostirala (Barakaldo Antzokia) |
19:00 –Lutxanako DULTZAINA ESKOLA (kalejira) |
19:30 – MUSIKA ENTZUNALDIA |
|
Abenduak 8, larunbata (Barakaldo Antzokia) |
19:00 – Dantza-taldeen kalejira, Llanoko kartoi bandak ere parte harturik. |
19:30 – DANTZA EMANALDIA |
|
|
Abenduak 9, igandea (IGORRE) |
13:00 DANTZA EMANALDIA |
|
Aurreko edizioetako dantza talde, musikari eta bertsolariak
Jatorria |
Dantza-Taldea |
Urtea |
Edizioa |
Andorra |
“Esbart Dansaire D'Andorra La Vella” |
1999 2011 |
3 15 |
Belgika / Bélgica |
“Die Boose”, Izegem |
2003 |
7 |
Frantzia / Francia |
“Kelc´h Keltieg Rostren”, Rostrenen (Bretainia / Bretaña) |
2001 |
5 |
“Lous Crabots de Semisens”, St.-Vincent-de-Tyrosse (Landak / Las Landas) |
2009 |
13 |
|
“Le Quadrille Occitan”, Toulouse |
2013 |
17 |
|
Italia |
“Terra Del Sole”, Lombardia (Italia) |
2002 |
6 |
Portugal |
Grupo Folklórico “Taveiro”, Coimbra |
2000 |
4 |
Grupo Folklórico de Vila Verde |
2010 |
14 |
|
Andaluzia / Andalucía |
Grupo Municipal de Canto y Danza, Baza (Granada) |
2007 |
11 |
Agrupación cultural Solera, Alhaurín de la Torre (Málaga) |
2017 |
21 |
|
Aragoi / Aragón |
Grupo Folklórico “Nª Srª. de la Alegría”, Monzón (Huesca) |
2006 |
10 |
Grupo de Jotas “Cinco Villas”, Bárdena (Zaragoza) |
1997 2013 |
1 17 |
|
Asturias |
Grupo Folklórico “Excélsior”, Gijón (Asturias) |
1997 |
1 |
Grupo “Xagardua”, Colunga (Asturias) |
2006 |
10 |
|
Kanariak / Canarias |
Agrupación Folklórica “Oroval”, La Orotava (Tenerife) |
2005 |
9 |
Kantabria / Cantabria |
Grupo de Danzas de Ribamontán al Mar |
2004 |
8 |
Gaztela eta Leon / |
Grupo de Canto y Danza “Escuderos del Arlanza”, Sª. Mª del Campo (Burgos) |
2003 |
7 |
Grupo de Danzas "El Castro", Ponferrada (León) |
1998 |
2 |
|
Agrupación Folklórica de Alba de Tormes (Salamanca) |
2008 |
12 |
|
Grupo folklórico “Urdimbre” |
2016 |
20 |
|
Gaztela-Mantxa / |
Agrupación Folklórica "Virgen de Gracia", Puertollano (Ciudad Real) |
1998 |
2 |
Grupo folklórico “Puebla del Aljibe, Santa María de los Llanos (Cuenca) |
2017 |
21 |
|
Katalunia / Catalunya |
Grupo “Esbart Sant Martí”, Bartzelona / Barcelona |
2002 |
6 |
Grupo “La Farandola”, L´Escala (Girona) |
2009 |
13 |
|
Valentziako Erkidegoa / Comunidad Valenciana |
Grupo de Danzas “Carrascal”, Alcoy (Alacant / Alicante) |
1999 |
3 |
Grupo de Danzas de Villena (Alacant / Alicante) |
2015 |
19 |
|
Extremadura |
Grupo “Los Jateros”, Fregenal de la Sierra (Badajoz) |
2010 |
14 |
Grupo Municipal de Canto y Danza de Cáceres |
2001 |
5 |
|
Galizia / Galicia |
Agrupación Folklórica “Catalmibre Tradicional”, O Burgo-Culleredo (Coruña) |
2007 2016 |
11 20 |
Agrupación Folklórica “Celme”, Pontevedra |
2000 2011 |
4 15 |
|
Errioxa / La Rioja |
Grupo de Danzantes de San Asensio |
2005 |
9 |
Balear Uharteak / |
“Sa Colla de Labritja”, Sant Joan de Labritja (Eivissa / Ibiza) |
2012 |
16 |
Grup de Ball “Es Penell”, Ferreries (Menorca) |
2004 |
8 |
|
“Aires de la Cala (Polença (Mallorca) |
2015 |
19 |
|
Madril / Madrid |
Grupo de Canto y Danza de Becerril de la Sierra |
2012 |
16 |
Murtzia / Murcia |
Grupo de Coros y Danzas “Museo de la Huerta”, Alcantarilla |
2008 |
12 |
Musika Taldea |
Urtea |
Edizioa |
“Hala Dzipo” (X. urteurrena / Xº aniversario) - Barakaldo |
2000 |
4 |
“Doces Lembranzas” (Centro Galego de Bizkaia en Barakaldo, mendeurrena / centenario) |
2001 |
5 |
“Bizkaiko Gaiteroak” |
2002 |
6 |
Barakaldoko Udalaren Musika Banda / Banda Municipal de Barakaldo |
2002 |
6 |
“Laguntasuna” taldearen fanfarrea |
2003 |
7 |
Bilbao Musika Eskola |
2004 |
8 |
“Hala Dzipo” elkarteko abesbatza – Barakaldo |
2005 |
9 |
“Aspaldiko Txistulariak” txistu taldea – Bilbao |
2006 |
10 |
“Elai Alai” taldeko dultzaineroak – Portugalete |
2006 |
10 |
“Zugarramurdi” txalaparta taldea – Sestao |
2006 |
10 |
“Eusko Lorak” taldeko musikariak - Sestao (50. urteurrena) |
2007 |
11 |
“Tirauki” folk taldea & Ibarra-kaldu |
2007 |
11 |
“Ruaille-Buaille” folk taldea |
2008 |
12 |
“Ceo do Sil” galiziar gaita-taldea – Barakaldo |
2008 |
12 |
“Jirabiraka” folk taldea - Euskal Herria |
2009 |
13 |
“Los Desmonicaires” taldea – Gascuña |
2009 |
13 |
“Folketan” folk taldea – Sestao |
2010 |
14 |
“Adarrots” folk taldea - Euskal Herria |
2011 |
15 |
“Duo Deno” bikotea – Barakaldo |
2012 |
16 |
“Duo Deno” bikotea & Ibarra-kaldu – Barakaldo |
2013 |
17 |
“Cloverwind” folk taldea – Getxo |
2015 |
19 |
“Xeremiers Orats” taldeko musikariak – Pollença – Mallorca |
2015 |
19 |
“Schola Cantorum” abesbatza – Barakaldo |
2015 |
19 |
Txistu kontzertua - Concierto de Txistularis “Bilbao Musika” |
2016 |
20 |
“Kale Dor Kayiko” ijito elkarteko musikariak - Bilbao |
2017 |
21 |
Iratxe Mugire – Barakaldo |
2017 |
21 |
Bertsolariak |
Urtea / Año |
Edizioa / Edición |
Jokin Castaños (“Hasi” bertso-eskola) eta Xabier Amuriza |
2005 |
9 |
“Kilika” bertso-eskola |
2011-2017 |
15-21 |
Sustrai Colina eta Fredi Paia |
2016 |
20 |
Amets Arzallus eta Alaia Martín |
2017 |
21 |
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com