Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Eusko Lorak Egua garaile Sestaoko egu-dantzetan

Dokumentuaren akzioak

Egua garaile Sestaoko egu-dantzetan

2022/06/13 08:00
Egua garaile Sestaoko egu-dantzetan

Egu-dantzetarako ondutako zinta-dantza Sestaoko Kasko plazan. Argazkia: Asier Alonso Ordoñez.

Ekaineko zeruari begira ibili ginen goiz osoan euria noiz etorriko. Tanten bat edo beste izan zen, baina, hara non, eguzkia garaitu zen honetan ere.

Hiru Kontzejuen plazan hasi zen ekainaren 4ko plazarik plazako ibilbidea. Plaza hau izan zen aurreskua estreinakoz hartu zuena Txabarri Elkarlanean-ek antolatutako Aniztasunaren egunez -otsaileko erritualaz landa-, eta horixe hautatu genuen segizioa hasteko leku. Lekua horixe, eta data, halabeharrez, uda edo udaren ataria behar genuen; Besta berriaren inguruko data aproposa zen plazaratu nahi genituen dantzak zirela eta. Eguna eta dantzak hazi ahala hurreratu ahal izango ditugu ekainaren eta eguzkiaren gorenera.

Lehenengo plazan dantzak hastear. Argazkia: Asier Alonso Ordoñez.

Lehen dantza, plaza hartzekoa, arkuena izan zen. Arkuak, ezpatak nola, elkarri emanak, mudantzak eta zubiak eginaz. Amaitzeko, arkuek osatutako kaiolak botarga hartu zuen, eta buru hura deseginda, dantza burura heldu zen. Alboan izan ziren zaldikoak eta erraldoiak ere.

Arku-dantzak Kasko plazan. Argazkia: Fernando Gorrotxategi.

Haurren trokeoak Hiru kontzejuen plazan. Argazkia: Asier Alonso Ordoñez.
Haurren trokeoak Hiru kontzejuen plazan. Argazkia: Asier Alonso Ordoñez.

Jarraian umeen trokeoak etorri ziren, ofizioekin. Eta horren ondotik, nagusiek trokeoa egin zuten, Zángano ahairean. Segida honen azkena zinta-dantza izan zen; dantzariek Santo Amaro-ren doinuan gurutzatu zituzten zintak, lotu eta deslotuta.

Trokeoa. Argazkia: Asier Alonso Ordoñez.

Los Baños txokoan eta Kasko plazan ere eman genituen dantzok, eta azken dantzaldia San Pedro plaza izan zen, balizko euritik babesteko. Azken horretan osatu genuen, dantza guztien ondoan, giza dorrea Nafarroako ahaireetan.

Giza dorrearen hastapena kriskitinez. Argazkia: Asier Alonso Ordoñez
Giza dorrearen hastapena. Argazkia: Fernando Gorrotxategi.

Giza dorrea San Pedro plazan. Argazkia: Asier Alonso Ordoñez
Giza dorrea San Pedro plazan. Argazkia: Fernando Gorrotxategi.

Azkenik, eta esan bezala, eguzkia garaitu zen goizean eta dantzei eta jaiari eutsi ahal izan genien. Datozela horrelako gehiago!

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Eusko Lorak

Eusko Lorak

Sestaon 1957an sortutako euskal dantza taldea.