Orain arteko ekarpenak
Thiago Cohen: Burua itzali
2017/11/15
Thiago Cohen dantzari brasildarrak egonaldia egin du Gipuzkoako Dantzagunean Ertza konpainiaren eskutik eta Bahia Estatuko Gobernuko Kultur Idazkaritzarena laguntzarekin. Urriaren 6an erakustaldia egin zuen Donostiako Convent Gardenen, egonaldian landu duen Burua itzali izeneko pieza aurkezteko. Thiago Cohen, Burua itzali, Gipuzkoako Dantzagunea, 2017-10-06.
Dantzaz: teknologia berriekin esperimentazioan
2017/11/09
Dantzaz eta Iametza enpresa dantza eta teknologia berriak uztartzeko esperimentuan aritu dira Gipuzkoako Dantzagunean. Zuzeneko grabaziorako prototipo batekin frogak egin dituzte. Julen Irazoki Iametzako garatzaileak dio, prototipo horren bitartez, dantzaria dantzan ari denean, publikoaren eta dantzariaren arteko komunikazioa lortzea dela helburua; publikoak dantzarian eragin dezake. Ondorio interesgarriak eta erabilera anitzak ikusi dizkiote, hala azaltzen du bideoan Bertha Bernudez, Dantzazeko dokumentazio eta arte aholkulariak. Dantzaz, teknologia berriekin esperimentazioan, Gipuzkoako Dantzagunea, 2017-10-05.
Sortutakoak 11: Encuentros
2017/10/12
Dantza garaikidea eta flamenkoa uztartzen dituzte Denis Santacanak eta Victori Fernandezek Sortutakoak 11 egonaldirako aukeratutako Encuentros proiektuan. Bi dantzariek elkar topo egin zutenetik lengoaia berriak bilatzen dituzten, beren jatorrizkoaren esentzia galdu gabe. Gipuzkoako Dantzagunea, sortutakoak 11, encuentros.
Entsegu irekia: One way ticket
2017/09/27
Dantza Hirian jaialdiaren barruan aurkeztuko du Kanpai konpainiak One way ticket lana. Gipuzkoako Dantzagunean aritu dira prestatzen pieza Natalia de Miguel eta Jorge Jauregi, eta entsegu ireki batean erakutsi dute emaitza. Sortutakoak programarekin batera ekin zioten elkarlanari, hau da elkarrekin egin duten lehenengo sortze-lan eszenikoa. One way ticket, Kanpai, Gipuzkoako Dantzagunea, 2017-09-08.
Sortutakoak 11: "Kirolak", Laida Aldaz eta Helena Lizari
2017/09/13
Euskal Herriko herri-kirolen gaineko behaketan oinarritu dira Laida Aldaz eta Helena Lizari "Kirolak" pieza koreografikoa sortzeko. Haren zenbait pieza sortzeko egonaldia egin dute Gipuzkoako Dantzagunean, bertako Sortutakoak 11 diru-laguntza programaren barruan. Gipuzkoako Dantzagunea, Kirolak, Laida Aldaz eta Helena Lizari, 2017-09-08.
Sorkuntza prozesua: "Electra" Antonio Ruz
2017/09/06
Antonio Ruz, dantzari eta koreografoak, Electra lana estreinatuko du 2017ko abenduan Espainiako Balletarekin. Sorkuntza-prozesuan murgilduta dago bete-betean, urte eta erdi darama proiektuarekin. Astebeteko lan-egonaldia egin du Gipuzkoako Dantzagunean eta azken egunean, proiektuaren inguruan egindako lanaren lagin batzuk erakutsi zizkien bertaratutakoei, bere sormen-irizpideen inguruan ere mintzatu zitzaien. Antonio Ruz Gipuzkoako Dantzagunea, Errenteria, 2017-08-04.
Udako ikastaroak 2017: klasikoa
2017/09/01
Udan ez du etenik izan dantzak Gipuzkoako Dantzagunean. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan, dantza klasikoa eta garaikidea landu dituzte udako ikastaroetan. Irudietan Miguel Soto ageri zaigu dantza klasikoko klasea zuzentzen. Egun errepertorio klasikoan espezializatutako irakaslea da Soto. Dantzari, koreografia-laguntzaile eta irakasle gisa 20 urtetik gorako ibilbidea egin ondoren, dantzaren arlo pedagogikoari heldu dio orain. Gipuzkoako Dantzagunea, udako ikastaroak 2017, klasikoa, Miguel Soto.
Udako ikastaroak 2017 garaikidea: Carlos Pons
2017/07/14
Gipuzkoako Dantzaguneko udako dantza-ikastaroak ari dira egiten egunotan. Carlos Pons, koreografo kanariarrarekin kontenporaneoko teknikak eta dantza-antzerkia landu dituzte. Sorkuntza tailerrean, gehienbat, dantzaren eta antzerkiaren arteko mugak jorratu dituzte, dantzariak berak sentimenak adierazteko gaitasunetik. Helburua da, dantzariek sentimenduak antzeztu beharrean, benetan sentitzea. Oholtza gainean ikusten denak errealitatea izan behar du eta ez fikzioa. Gipuzkoako Dantzagunea, Carlos Pons, udako ikastaroak, 2017.
Dantzagunea: Udaberriko ikastaroa 2017 dantza klasikoa
2017/07/11
Dantza klasikoa landu dute Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatutako aurtengo udaberriko ikastaroan. Oporraldi-garaian dantzarien formazioa osatzeko eskaintza osatzen jarraitzen du elkarteak. Ballet ikasleek Gipuzkoako Dantzagunean jaso dituzte Kalan Rocafull irakaslearen klaseak, Alberto Sagardia piano-jotzailearen laguntzarekin. Teknikak txukundu, berriak ikasi eta beste dantzariekin elkartzeko aukera izan dute ikasleek. Gipuzkoako Dantzagunea, 2017-06-30.
Cielo Raso: klase irekia Gipuzkoako Dantzagunean
2017/06/27
Cielo Raso konpainiak urte osoan zehar dantza garaikideko klase irekiak ematen ditu Gipuzkoako Dantzagunean. Hurbiltzen diren guztiei irekitako doako klaseak dira. Igor Calonge koreografoak hainbat mugimendu proposatzen ditu, eta ordu eta erdi inguruko klasean lantzen dituzte. Gipuzkoako Dantzagunea, 2017-06-16.