Orain arteko ekarpenak
Lucia Lakarra Dantzagunean
2018/05/21
Lucia Lakarra Gipuzkoako Dantzagunean izan da Uniqart Dance Companyrekin lanean. Uniqart Dance Company, Bejart Ballet de Lausanneko dantzari ohiek sortutako dantza konpainia da, Iker Murillo, Marsha Rodriguez eta Vitali Safronkinek zuzendua. Iker Murillo bera ageri zaigu bideoan Lucia Lakarrarekin dantzan. Irudiak: Vitali Safronkin. Lucia Lakarra Dantzagunean, Uniqart Dance Company, 2018-04-21.
LABO V: Amaia Elizaran eta Sagari Urzaiz
2018/03/22
Amaia Elizaran eta Sagari Urzaiz dantzarien azken lanen aurkezpenak. 2018ko otsailaren 16an egin zen Donostiako Convent Gardenen LABO V, Nodek, diziplina anitzeko konpainia hibridoak antolatuta. Aurten bosgarren aldiz antolatu dute ekimena. Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, bertan landutako bi proposamenen emanaldiak egin zituzten. Batetik, Amaia Elizaranarek Loop lana aurkeztu zuen, Xabier Zeberio musikariarekin batera; bestetik, Sagari Urzaizek Klak´tet estreinatu zuen, Christophe Barrennese eta Eric Lecordier musikariekin batera.
Deialdia: 2018ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia
2018/02/26

Entsegu irekia: "Habrá que ponserse cachas", Maylis Arrabit
2018/02/22
Ospitale bateko itxarongelan dantzan ari diren bi gizonen iruditik abiatuta, Maylis Arrabitek "Habrá que ponerse cachas" lana osatu du. Nortasuna eta familia bateko anai-arreben arteko harremanak ditu gaitzat lanak; Bob Dylanen kanta batekin lanean hasi ondoren, ordu erdi luzeko pieza osatu du Ebi Soria eta Xabier Madina dantzariekin. Gipuzkoako Dantzagunea, 2018-02-14.
Osa eta Mujika: Suddenly III
2018/02/06
Jaiotz Osak martxan jarritako Suddenly proiektua bere hirugarren fasera iritsi da. Xabier Mujikarekin batera 50 minutuko ikuskizuna osatu du oraingoan eta estreinaldirako azken ukituak ematen ari dira biak Gipuzkoako Dantzagunean. Irudietan Osa dantzan ikus dezakegu, bi protagonistek proiektuari buruzko azalpenak ematen dizkiguten bitartean. Irudiak: Gipuzkoako Dantzagunea. Osa eta Mujika, Suddenly III, 2018-02-02.
Dantzagunea 2017 iruditan
2017/12/27
Ezin guztiak jaso laburpen batean, baina hemen dituzue aurten Gipuzkoako Dantzagunean egindako zenbait jardueraren irudiak. Gipuzkoako Dantzagunea, iruditan, 2017.
Sorkuntza-prozesua abiatzen: Sagari Urzaiz
2017/12/11
Ideiak ondu, esaldiak zehaztu, musika dohitu... Sorkuntza-lan berria ari da jartzen abian Sagari Urzaiz. Europako hainbat dantza eta melodiaren inguruan ari da lanean klake-dantzaria. Oraindik izenik ere ez duen ikuskizunari forma ematen ari zaizkie dantzariak eta musikariak. Prozesuaren une honetako zenbait gauza oholtzan ikusiko ditugu garatuta. Beste batzuk, ordea, ideien kutxan gordeta geratuko dira. Gipuzkoako Dantzagunea, Sagari Urzaiz, sorkuntza-prozesua, 2017.
Dantza eta bideoa uztartuko ditu Zinetika jaialdiak Iruñean eta Donostian
2017/11/21
