Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea

Orain arteko ekarpenak

"Ehundurak" eta "huts - artean" dira Sortutakoak 6ko egonaldietarako aukeratutako proiektuak

2014/12/18

Duela hilabete amaitu zen Sortutakoak 6 deialdian izena emateko epea. Aste honetan erabaki du epaimahaiak zein izango diren datozen hilabeteetan Dantzagunean egonaldi bat egingo duten proiektuak: Izaskun Lapazaren Ehundurak eta Ibon Salvadorren huts – artean, hain zuzen ere. Egonaldiaz gain, b...

Gehiago irakurri

Marka pertsonala lantzeko tailerra dantzako profesionalentzat

2014/12/04

Utzi arrastoa oin-puntetan dantzan Dantzagunean marka pertsonala lantzeko tailer bat antolatu dugu, heldu den abenduaren 19an. Tailerra dantzariei eta dantzaren munduan aritzen direnei zuzenduta dago. Mercedes Corretge kazetari, diseinatzaile eta ilustratzailea izango da irakaslea. Jarduer...

Gehiago irakurri

Huheziko ikasleen bisita Dantzagunean

2014/11/26

Atzo goizean Huhezi ko Hezkuntza Graduko ikasleak Dantzagunera etorri ziren. Dantzaren munduan lanean aritzen diren hainbat langilerekin egoteko aukera izan zuten, haien lana gertutik ezagutzeko, eta dantza-produkzioak prestatzeko egunerokoaren errealitatea zein den ikusteko. Huheziko ikas...

Gehiago irakurri

Irekita dago Gabonetako ikastaroetan izen-emateko epea

2014/11/20

Irekita dago Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea k urtero Gabonetako oporretan antolatzen dituen ikastaroetan izen-emateko epea. Abenduaren 26tik 30era egingo dira aurtengo ikastaroak eta, hiru ikastarotan, dantza klasikoa, garaikidea eta flamenkoa landu ahal izango dituzte ikasleek. Izen-e...

Gehiago irakurri

Sortutakoak 6: izen-emateko epea itxita, 22 proiektu aurkeztu dira

2014/11/20

Larunbatean ,  azaroak  15,  itxi   zen   Sortutakoaken  6.  edizioan   izen-emateko   epea .  Guztira , 22  proiektu   aurkeztu   dira   artisten   eta  konpainien   sorkuntza-lanak   eta   prozesuak   babesteko   egiten   dugun   ...

Gehiago irakurri

Jose Lainezi buruzko erakusketa aurkeztuko da Ikerketa Dantzan kongresuan

2014/11/13

Bihar, azaroak 14, abiatuko da Bilbon Ikerketa Dantza kongresua, eta bertan, Gipuzkoako Dantzaguneak ,  Huarteko  Udala rekin eta proiektuaren sustatzailea den  Las Negras  produkzio-etxea rekin batera, Jose Lainezi buruzko Ez dantzatzeko koreografiak erakusketaren aurrerapena aurkeztu...

Gehiago irakurri

Sortutakoak 6: izen-emateko epea irekita

2014/10/17

Urriaren 15etik azaroaren 15 arte irekita dago sorkuntza berriak sustatzen dituen Sortutakoak programaren seigarren edizioan izena emateko epea. Dantzaren munduko profesionalez eta adituz osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu Gipuzkoako  Dantzagunea n egonaldi bat egingo duten bi proiektu. ...

Gehiago irakurri

"Sortutakoak" deialdira aurkeztutako proiektuen aukeraketa-prozesuaren emaitza

2011/12/22

Dantzagune taldeak, Mizel Theret koreografoa epaimahai kide hartuta, aurkeztutako bederatzi proiektuetatik, Anakrusa taldearen "Tempus-I" eta Sara Paniaguaren "Canciónlaverinto" proposamenak aukeratu ditugu.

Gehiago irakurri

Dantza Klub: Atalak XII

2011/11/22

Datorren abenduaren 1ean, gaueko21.00etan, Victoria Eugeniako Klub Areto goxoan, Dantzaz Konpainiak bere dantzari gazteen koreografia lanak, koreografo lokal baten lanarekin batera aurkeztuko ditu.

Gehiago irakurri

Sistematurgy Prozesua ERNE: Uholdeak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia

2011/11/07

Datorren astelehenean, azaroak 7,Amaia Navascuesek ,Dantzaz Klub-Atalera datorren gonbidatua, eta Anna Wlodarczyk-ek, Donostian bizi den dantzari poloniarra, WorkInProgress elkarlanean egindako Sistematurgy Prozesuan parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...