Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Beka-deialdia: dantzako ikasketa espezializatuak, Gipuzkoako Foru Aldundia

Dokumentuaren akzioak

Beka-deialdia: dantzako ikasketa espezializatuak, Gipuzkoako Foru Aldundia

Beka-deialdia: dantzako ikasketa espezializatuak, Gipuzkoako Foru Aldundia

Argazkia: Iñaki Zugasti

Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat dantza eta beste zenbait arte-diziplinetarako formazio espezializaturako beka-deialdia egin du, 16 eta 31 urte bitarteko ikasleei zuzendutakoa. Ikasketak 2018-2019 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin. Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan.

Hartzaileak

Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.
  • Gutxienez 16 urte beteak izatea 2017ko abenduaren 31rako, eta 2018ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Adin txikikoen kasuan, beharrezkoa izango da adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.

Betebeharrak

  • Beka hauek ikasketa espezializatuak egiteko dira, ez oinarrizkoak. Eskatzaileak beka eskatzen duen ikasketa alorreko oinarrizko formazioa baduela ziurtatu beharko du, egindako ikasketak ziurtatzen dituzten agiriak aurkeztuz.
  • Ezingo dira beka hauek eskatu, egin nahi diren ikasketak Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Erkidegoan egiteko aukera baldin badago.
  • Aldiz, ikasketak bi erkidego horietan egin ezin eta kanpora joan beharrean aurkitzen direnek eskatu ahal izango dituzte.
  • Eskatzaileak deituak izan daitezke proiektuari buruzko azalpenak edo froga praktiko bat egitera, musikaren eta dantzaren alorretan batipat. Hala denean esandako egun eta orduan etorri behar dute, bestela automatikoki baztertuak izango dira.
  • Ebaluazio batzordeak disziplina bakoitzeko espezialisten aholkulartiza izango du.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 18an amaituko da.

Informazioa: Bekak: musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak, erakusketen komisariaketa, moda eta diseinua eta arkitektura arloetan asketak egiteko (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...