Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Bizkai Euskal Folklor Elkartea Euskal Dantza Tradizionaleko XLII. ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Euskal Dantza Tradizionaleko XLII. ikastaroa

Euskal Dantza Tradizionaleko XLII. ikastaroa

Argazkia: Bizkai Folklor Elkartea

BIZKAI euskal folklor elkarteak, Euskal Dantza Tradizionalaren XLII. ikastaroan parte hartzeko aukera eskaintzen dizu. Aipaturiko ikastaroari datorren urriaren 14an emango diogu hasiera eta 2020ko maiatzaren 6an bukatuko dugu.

Lan egitasmoa Euskal Herriko herrialde batzuetako Dantza Tradizionalean oinarritzen da.

Dantza Tradizionala ikasteak beti eskatzen du ahalegintzea, baina, zaletasuna izanez gero, inoiz ere ez da gehiegizko sakrifizioa izaten. 

Dudarik gabe, merezi du ahalegin hori egitea gero plazan dantzatzean ahalegin hura sobera berdintzen baita.

Gure aldetik, berrogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia daukagu euskal Dantzaren ikasketan. Euskal Dantza bere molde berezkoen eta tradizionalean hedatzen eta bultzatzen saiatzen gara.

Euskal dantza tradizionalari diogun maitasuna gure ikasleei helarazi ahal izatea espero dugu, gure ahaide zaharrek gurekin egin zuten bezala. Sentimendu horiek gure bizitzetan askoz zoriontsuagoak izateko balio izan digute.

Euskal Dantza Tradizionaleko XLII. ikastaroa

  • Datak: 2019ko urriaren 14tik, 2020ko maiatzaren 6ra arte.
  • Tokia: Autonomia kalea, 44, behea. Bilbo.
  • Telefonoa: 944 210 161.
  • Emaila: sabin@bizkai-elkartea.net
  • Klase egunak: Astelehen eta asteazkenetan.
  • Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
  • Ikastaro osoaren prezioa: 115€.
  • Matrikulaketa: Autonomia kalea 44an. Egunero 19:30etatik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Bizkai Euskal Folklor Elkartea

Bizkai Euskal Folklor Elkartea