Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Bizkai Euskal Folklor Elkartea Bilbo Dantzan, Euskal dantza tradizionaleko gunea Bilboko Areatzan

Dokumentuaren akzioak

Bilbo Dantzan, Euskal dantza tradizionaleko gunea Bilboko Areatzan

Bilbo Dantzan, Euskal dantza tradizionaleko gunea Bilboko Areatzan

Fandangoa, Perico Rivera (1867-1949). Baionako Euskal Musea. Argazkia: Patrice Zamora

Gure Udalaren laguntza ekonomikoari esker BILBO DANTZAN. BIZKAI elkartearen euskal erromeria, berriz ere plazan izango dugu.

Aisialdirako jaigune honen helburu nagusia herritar helduek dantzan parte hartzea da. Dantzan egiten duenak ikusle hutsa denak baino askoz gehiago gozatzen du.

Hori, urte luzeetan egindako lanean oinarrituz eta Euskal Herriko jai tradizionaletan partehartuz egiaztatu ahal izan dugu.

Erromeria honetara etorri nahi baina dantzan jakin ez arren ikasi nahi duten ikusleei zera esaten diegu: eskura dutela BIZKAI euskal folklor elkartearen Dantza Tradizionaleko Eskola, Bilboko Autonomia kalean, 44an, non beti zaintzen dugun gure dantza tradizionalaren benetako izaera.

  

  • Egunak: Irailaren 29an eta urriaren 27an
  • Ordua: 18:00etatik 21:30era
  • Tokia: Bilboko Areatzan

Euskal janzkera tradizionalarekin bazatoz hobeto

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Bizkai Euskal Folklor Elkartea

Bizkai Euskal Folklor Elkartea