Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amets Bide Ordiziak Jesus Mari Garate dantza maisua omendu du

Dokumentuaren akzioak

Ordiziak Jesus Mari Garate dantza maisua omendu du

2016/06/06 11:30
Ordiziak Jesus Mari Garate dantza maisua omendu du

Jesus Mari Garate eta Izaro Intsausti omenaldian

Urte luze guzti hauetan dantzaren alde egindako lanagatik eta ibilbide honetan dantzari zor izan dion begirune eta errespetuagatik, Jesus Mari gaurko omenaldi xumea bat egin genion Ordiziako dantza asteburuan.

DANTZAKO IKASKETAK

Ordizian jaio zen 1949ko Urriaren 23a. Hiru urte zituelarik Josetxo Sarasolaren eskutik lehen dantza klaseak jaso zituen, Pujana zenaren ikasle gogokoenaren eskutik.

1972 eta 78aren artean ballet klasiko dantzak jaso zituen Kontxi Aranbururekin. Ondorengo 9 urteetan berriz Gipuzkoako Foru Aldundiak eta E.D.Bk antolatutako gipuzkoako dantzetara joan zen.

1996, 1997 eta 1998 artean berriz, Mentxu Medel,  Donostiako Thalia akademia klasikoko zuzendariak gidatutako teknika klaseetara joan zen. 1997an Bilbon maisuentzako kurtso bat jaso zuen Juan Antonio Urbeltzen eskutik. 1998an berriz, euskal dantzen monitore jardunetarako kurtsoa ere egin zuen.

DANTZAKO IBILBIDEA

  • 48 urte baino gehiago Euskal dantzen irakaskuntzara bideratuak.
  • 1953an lehen aldiz Agurra eta Esku Aldatzeko Soinua dantzatu zituen.
  • 1954an Atzesku aritu zen haurren soka dantzan Ordizian, bertan Agurra, Aurkez Aurke, Esku Aldatzeko Soinua eta Saltokakoa dantzatuz.
  • Amets Bideren sorreran ere izan zen. Ondoren, Goierri Dantza Taldea ere osatu zuelarik. Hemen Ordiziako Amets Bide, Lazkaoko Oin Arin eta Beasaingo Alkartasunak dantzariak batu ziren.
  • 1971n Aurtzakaren hastapenetan ere han zen eta zuzendari eta dantzari aritu zen urte luzez eta hura gutxi balitz, Altsasuko Dantzari Taldearen zuzendaritza ere hartu zuen. Beasaingo Ostadarren ere ibili zen.
  • 1994an Gozategi taldearekin batera, Gozategiz blai taldean osatu zuen eta besteean artean, Edu Muruamendiaraz, Aiert Beobide, Jon Maia…izan ziren talde honetako kide.
  • Deban ere Euskal dantzen irakasle ibilitakoa da 1999tik 2003ra bitartean.
  • 2000. urtean Nahia dantza konpainia sortu zuen eta 2001an Donostiako Kursalean lehen koreografiak estreinatu ziren, Olentzero Begi Gorri jaialdiaren barruan. Nahiak bere ibilbidea jarraitu zuen 2015an Txinparta Beltza izena deitzera pasatu arte. Lehen koreografiak Segurako dantza solte txapelketan estreinatu ziren.
  • Pasaiako Ilunbeko dantza irakasle lanetan ere aritzen da oraindik 2006tik. 
  • 2001an Eusko Jaurlaritzak Euskal dantzen irakaskuntzarako habilitazioa eman zion.
  • Epaimahai moduan Segurako txapelketan 20 bat urtez eta Aurresku eta Soinu zahar txapelketan berriz, hamarkada batzuetan ere bai.

KOREOGRAFIAK 

Jesus Marik sortutako koreografia kuttunen artean honakoak daude:

  • 1971: Gernikako arbolari agurra  (Zortziko)
  • 1973: Sorozabalen hileta martxa (Gernika)
  • 1987: Jesus Guridiren ator ator
  • 1989: Mendiko Soinua
  • 1998: Santa Anaren ereserkia (Ordiziako patroia)
  • 2000: Euskal Musikaren Gorespena
  • 2000: Sagarraren Adarraren
  • 2000: Nahia (Zortziko)
  • 2007: Gurrutxaga maisuaren Ordiziako martxa

Honengatik guztiagatik Ordiziako zortzikoaren estreinaldiaren egunean, bere ikasleak eta familiak bihotzez omenaldi hunkigarria eskaini zien.

Bere ibilbidea errepasatu ostean, ohorezko agurra dantzatu eta euskal makila oparitu zitzaion.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Amets Bide

Amets Bide

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 1964. urtean sortua. 5 urteko dantzari txikietatik hasi eta taldeko beteranoetaraino, talde anitza eta zabala. Zer daukagu amankomunean? Dantzarako gogo eta griña. Aurten gure 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, guztion gonbidatuta zaudete antolatuko ditugun ekintzetara.