Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amets Bide Goierriko I. Erromeri bira larunbatean hasiko da Oiangun

Dokumentuaren akzioak

Goierriko I. Erromeri bira larunbatean hasiko da Oiangun

2014/09/25 16:50
Goierriko I. Erromeri bira larunbatean hasiko da Oiangun

Goierriko I. Errromeri bira

Erromeriek  tradizio handia izan dute Euskal Herrian, baina urteek aurrera egin ahala indarra galdu dutela iruditzen zaigu. Halere, badira besteak beste Aizterrazu edota Zelatun bezelako lekuak, baita Goierrin, Urki eta Kizkitza ere, non, dantzak bizirik dirauen eta erromeri giroari gogotsu eusten dioten.

Horiek erreferentzia hartuta, erromeriak berpizteko helburuz eta euskal kulturaren alde, Goierriko zenbait herri elkartu eta erromeri bira bat antolatu dugu bailaran.

Irailean hasi eta Uztailera bitartean, hilabetean behin, eta txandan txandan, herriak aldatuz joango gara, herri guztietan gure dantzez gozatzeko aukera eskainiz. Horretarako, Goierriko trikitilariak  izango ditugu lagun.

Dantzarako ohitura zaharrari bere bultzadatxoa emateaz gain, herri ezberdinen eta herritar ezberdinen arteko lotura sortuko ditugu. Gure herrietan ekintza ugari izaten ditugu, baina, eskualdera begirako ezer gutxi antolatu ohi da. Ekintza honekin, goierritartasunaren aldarria egin eta goierritarrei bailarako ikuspegia zabaldu nahi diegu.

Dantza bira hau dantza taldeez haratago bideratu nahi dugu. Alegia, gainerako herritarrek ere parte hartu dezaten saiakera berezi bat egingo dugu: bai dantzari berriei ikasitakoa plazaratzeko aukera emanez, baita aspaldian dantzan egin ez dutenei dantza pausoak gogoraraziz ere. Eta nola ez, dantza zale guztiak daude gonbidatuta.

Garai batean bezala, plazan, batak bestearengandik ikasiko ditugu dantza pauso eta erritmo berriak.

Aurten, honako herrietan egitengo ditugu erromeriak:

HILABETEA

  LEKUA

Iraila

  Ordizia (Oiangun)

Urria

  Zaldibi

Azaroa

  Arama

Abendua

  Gabonak

Urtarrila

  Gabiri

Otsaila

  Beasain

Martxoa

  Idiazabal

Apirila

  Urretxu

Maiatza

  Legorreta

Ekaina

  Ordizia eta Arriaran

Uztaila 

  Lazkao

Hau guztia aurrera eramateko, musikarien laguntza ezinbestekoa da eta horrerako, gure bailarako trikitilariak izango ditugu musika joz. Bide batez, esan dezagun tokian tokiko musikariei aukera bat ere eman nahi diegula oholtza gainean aritzeko: instrumentu eta adin ezberdinetakoen partehartzea sustatuko dugu  bai ohotza gainean baita behean ere.

Beraz, hemendik goierritar guztiei dei egin nahi diegu gure plazetako erromerien ohitura zaharra mantenduz, dantzara anima daitezen!  Hilero, hemen ikusten duzuen kartelaren bitartez zein sare sozialetan, tokatzen den erromeriaren berri emango dugu.  Beraz, adi ibili!

Lehenengo erromeria, larunbat honetan, hilak 27, arratsaldeko 18:30etan izango da Oiangun Xapre eta Furrielarekin. Zatoz dantzara!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Amets Bide

Amets Bide

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 1964. urtean sortua. 5 urteko dantzari txikietatik hasi eta taldeko beteranoetaraino, talde anitza eta zabala. Zer daukagu amankomunean? Dantzarako gogo eta griña. Aurten gure 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, guztion gonbidatuta zaudete antolatuko ditugun ekintzetara.