Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amets Bide Euskal jantzien pasarela Abenduaren 11n Ordizian

Dokumentuaren akzioak

Euskal jantzien pasarela Abenduaren 11n Ordizian

2015/12/01 23:40
Euskal jantzien pasarela Abenduaren 11n Ordizian

Prentsaurrekoa

Gabonetako kanpainari irekiera emango dion euskal jantzien pasarela aurkeztera dute Ordizian eta bide batez, "Iragana orainean" argazki erakusketari irekiera eman diote.

Herriko dendari, ileapaindegi, Ortzadar argazki taldea, Ordizian merkatari elkartea, D´elikatuz zentroa, Udala eta Amets Bide dantza taldeak elkarlanean antolatu dute ikuskizuna.

************************************************

Amets Bide dantza taldea

Euskal jaiegttan zein gabonetan euskaldunon ohitura zaharra da euskal jantziekin janztea. Hau sustatzeko herriko dendarien jantziak plazaratuko ditugu herriko adin ezberdinetako Amets Bideko dantza taldeko kideok pasarela batean; haurretatik hasi eta helduetaraino 50 jantzi ezberdin izango dira ikusgai.

Denda bakoitzak pase bana egingo du 8-10 modelorekin eta paseen artean, dantzariak, musikariak, bertsolariak eta abesbatza ere egongo dira.

Pasarela hau Abenduaren 11n izango da, arratsaldeko 19:30etan Plazan eta esan bezala, gabonetako merkatarien kanpainari irekiera emango dio. Pasarela amaieran gabonetako argiak piztuko dira herrian eta D’elikatuzen X. urteurrenarekin uztartuz, Plazako emakume baserritarraren eskultura ere  inaguratuko da.

Ortzadar argazki taldea

Pasarela bera, IRAGANA ORAINEAN bezalako proiektu batean bihurtuko litzatekeela jakin gabe elkarlanean hasi ginenean, hasieratik denok izan genuen garbi, pasarelan aurkeztuko diren jantziek eskatzen duten protagonismoa, kontraste bidez eman behar zitzaiela.

Kontrastea, espero ez ditugun leku, zein egoeratan jantziak aurkeztu, gaur eguneko gizarte ohituretan txertatuaz  eta egunerokotasun puntu bat emanda lortu dugu.

Pasarelan bertan ere gure tradizioa eusteko modu berezi eta gaurkotu bat islatzen duelako.

Gaur irekitzen dugun erakusketa honetan,  Amets Bide eta Ortzadar ordizia argazki elkarteak elkarlan  egindako ia urte erdiko lanaren zati bat bat duzue ikusgai. Elkarlan horretako emaitza da baita ere, 2016rako prestaturiko egutegia.

Amets bideko  100dik gora dantzari, 6 argazkilari, beste hainbat  laguntzaile, hainbat merkatariren laguntza, ehunka argazki eta batez ere PAZIENTZIA asko izan duen jendearen elkarlana izan dugu.

Hemen aurkezten dena, ez litzateke posible, Itsasburu Arrandegia, Majori Kiroldegia, Eroski, Laurnaga Farmazia, Moderno Taberna, Maos IIeapaindegia, Ordiziako Trobadore Alaiak Oskarbi Oinetakoak, Jaiak, Kilo Tela denda, Santi Jostundegia-ran laguntzarik gabe  baina batez ere AMETS BIDE-ko jende zoragarririk gabe!!

Erakusketa gaurtik hasi eta Urtarrilaren 10 arte egongo da irekita, beraz, guztiok gonbidatuta zaudete.

Delikatuz zentroa

            Aurrekariak

D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia guneak 10 urte bete ditu 2015eko martxoan. Urteurren hau ospatzeko 2015eko martxotik 2016ko martxora ekintza programa bat prestatu du zentroak. Ekitaldi hau ospatzearekin batera, azken urteotan D´elikatuz Zentrotik eta azoka batzordearen baitan landu den proiektu bati hasera emateko aukera paregabea ikusi dugu: Azokaren historian garrantzia berezia izan duten pertsonaiak kasko  historikoko gune seinalatuetan presentzia izatea alajaina.

Azokaren historian garrantzia izan duten pertsonaien artean, lehentasuna eman nahi izan zaio Emakume Baserritarraren figurari, emakume baserritarrak Euskal gizartean, elikagai hornitzaile moduan, Baserriaren bilakaera eta subsistentzian izan duen papera aitortu asmoz.

Emakume baserritarrari egingo litzaioken aitortza mezuak hainbat hartzaile izatea aurrikusten dugu:

- Azokara asteazkenero datozen emakume baserritarrak: emakume hauek emakume baserritarraren figura ikusten duten bakoitzean, beraiek eta beraien ama, amona eta aurrekoek egindako lanaren errekonozimendu gisa ikustea nahi genuke.

- Azokara asteazkenero eta ostiralero eta Ordiziako Plazara egunero gerturatzen diren Ordiziarrak, emakume baserritarrari zor zaion begirune eta errespetua lortzea du helburu.

- Ordiziako azoka eta herria ezagutzera datozen bisitariei, emakume baserritarrak gure gizartean izan duen garrantzia ezagutarazteko modu bat bezala ikusten dugu.

           Emaitza

Goizane, gaztainondo egurrez eginiko emakume baserritar eskultura, plaza barnean, bisitariari harrera eginez, abegitsu azaltzen da, herriaren seinu identitate den aza alea eskainiz. Eskualdekoa, artisau lanetan esperientzia luzekoa eta baserritarra. Hau bilatu da baserriko emakumea bere esentzian irudikatzearen  altzoan. Horrela, Beasain mendin bizi den Javier Arrieta eskultore Zegamatarrak landu du proiektua, egunerokoan dituen bizipenetik, bere gain hartu ditu zirriborroak (marrazkiak), pertsonaiaren argazkia, tailerreko lanak, pertsonaia eta inguruko multzoa (saskiak, barazkiak...etab), polikromiak, kokapena (pernoak, erretsina...), etab. Lan hau aurrera eraman ahal izateko aholkularitza eta bide lagun izan  du, Urkiri Salaberria arte ederretan eta bereziki ondare uki ezinean aditua den doktorearen eskutik.

            Goizane, Argi berri bat Ordiziako Plazan

Emakume baserritarraren eskulturak, “Goizane” izena ez du kasualitatez. Goizeko lehen argi izpia jasotzen du bere baitan esanahi honek: Ordiziako Azokara emakume baserritarra urteetan eguna argitu aurretik etorri izan da,  argitasuna eta bizia ekarri ditu azokara, bera da lurraren sakon ilunetik argitasunera ateratzen den produktua dakarkiguna, gure lehengaien jatorria, ama lurra nolabait ordezkatzen duena. Berak bermatu du hirian baserriaren presentzia. Lur tonu anitzez polikromiatua, gaztainondoan tailatua izan da, malgua, lanean uzten duena, emakumearen biribiltasuna ikustarazi eta urteen joanean barrutik husten dena, duen guztia emanez ... hala Emakume Baserritarra. Iragana orainean, baserria hirian, hala bedi luzaroan.

Ordiziako Udala

Ordiziako Udaleko Enplegu, ekonomia eta garapen ekonomiko sailetik ekimen hau babesteko erabakia hartu genuen, bere helburu eta izaeragatik alde batetik eta urte amaierara begira aurrikusita geneuzkan hainbat ekimen bertan txertatzeko aukera paregabea ikusi genuelako bestetik. Ordiziako merkatariak gabonetako kanpaina martxan jartzen ari diren honetan, gabonetako argien piztuera egiteko aprobetxatuko degu, kanpaina honen hasera irudikatuz. Bestalde, Ordiziako Udalak , D´elikatuz Zentrotik eta azoka batzordearen baitan landu den proiektu bati hasera emateko aukera paregabea ikusi du, azokaren historian garrantzia berezia izan duten pertsonaiak kasko historikoko gune seinalatuetan presentzia izanez. Kasu honetan emakume baserritarrari eman zaio lehentasuna, Euskal Gizartean, elikagai hornitzaile moduan, baserriaren bilakaeran eta subsistentzian izan duen papera aitortu asmoz. Modu honetan, Ordiziarrak eta Ordiziara datozen bisitariak Goizane ezagutzeko aitzakian Gabon hauetan Ordizian erosketak egitera gonbidatzen ditugu. Eskerrikasko.

Amets Bide dantza taldea

Hau guztia esanda, pasarela zein erakusketarako gonbidapena luzatzea besterik ez zaigu geratzen. Ikuskizun berezia izango dela ziur gaude, goxotasun eta mimo handiz prestatu baitugulako eta sorpresak ere izango dira tartean.

Baita ere esan. 2016rako atera ditugun egutegiak D`elikatuz eta Koska goxodendan izango direla salgai gaurtik aurrera.

Honenbestez, ez ahaztu! Abenduaren 11n denok Ordiziako Plazara! IRAGANA gozatu ORAINEAN!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Amets Bide

Amets Bide

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 1964. urtean sortua. 5 urteko dantzari txikietatik hasi eta taldeko beteranoetaraino, talde anitza eta zabala. Zer daukagu amankomunean? Dantzarako gogo eta griña. Aurten gure 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, guztion gonbidatuta zaudete antolatuko ditugun ekintzetara.