Dokumentuaren akzioak
Haatik: Itsas Lapurrak
Datorren Larunbatean, Otsailak 6, Ustaritzen antolatzen den Hartzaro Festibalaren egitarau barnean Haatik-ek Itsas Lapurrak Ikuskizuna eskeiniko du arratsaldeko 17etatik aurrera Kiroleta frontoian.
Sinopsia:
Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea.
Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko.
Haatik Dantza Konpainiaren helburua, garai hartako bizipenak kontatzea da. Dantzaren bidez gure itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz.
Fitxa artistikoa:
Zuzendaritz eta koreografia: Aiert Beobide
Dantzariak: Anne Jauregi, Iker Sanz, Itziar Doyharzabal, Irati Sorondo, Nerea Ezenarro, Nagore Zabala, Jon Arsuaga eta Aiert Beobide.
Jantziak: Ramón García
Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
Arduradun teknikoa: Anartz Beobide
Loturak:
Hartzaro festibala 2016 egitarau osoa: http://www.eke.eus/fr/fichiers/hartzaro-2016
Argazkiak: http://haatik.com/argazkiak/itsas-lapurrak-ikuskizuna/
Bideoa: https://vimeo.com/144300548
Dokumentuaren akzioak