Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea DantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea Bizkaian dantzari begirada bat

Dokumentuaren akzioak

Bizkaian dantzari begirada bat

2016ko Dantzabizen buletinei hasiera ematen diogu Euskadiko Antzoki Sareak eman dizkigun datuetan oinarriturik, Bizkaiko Dantzaren daturik garrantzitsuenak aurkezten. Emaitzek diotenez, 2014an Sarea osatzen duten 25 antzoki bizkaitarretatik, 16k dantza programatu zuten (hau da, %64ak dantza programatu du).

Ikuskizun gehiago baina ikusle gutxiago

2014an 86 dantza ikuskizunetara 18.000 pertsona joan ziren. Oraingo egoera konparatzeko, azken urteotako portaera eta eboluzioa aztertu dugu. 2012tik dantza ikuskizunak pixka bat ugaritu direla ikusten da baina, aldi berean, igoera honek ez du berarekin ikusle gehiago ekarri. Berez, 2.000 ikusle baino gehiago galdu dira 2013ko datuekin konparatuta eta 10.000 baino gehiago 2012rekin parekatuz. Ikuskizun bakoitzeko ikusle ratioa ere nahiko murriztu da. 

Dantzaren oinarrizko adierazleak

  2012      2013      2014   
Ikuskizun zbkia    81    78    86
Ikusle zbkia 28.594 20.264 18.241
Ikusle/ikuskizun ratioa    353,01 259,79 212,10

Haur ikuslegoan areagotze nabarmena

Ikusle kopurua murriztu bada ere, informazioa aztertuz, ikusle mota, egungo egoera eta joera nabarki aldatu dela ikusten dugu. Umeei zuzendutako ikuskizunen ikusle kopurua asko ugaritu da (%100ean baino gehiago), ikusle helduei zuzendutakoetan %20ko murrizketa egon den bitartean. Alde batetik, asko kezkatzen gaitu ikusle helduen murrizketa sakon honek, baina bestalde, poza eta itxaropena ematen digu txikienen artean aktibitate kultural hau finkatzen ari dela ikusteak.

Ikusle motaren sailkapena

Ikuskizunen batura   2012    2013    2014   
Helduak/gazteak       66   60   67
Haurrak       15   18   19
Ikusleen batura            2012      2013      2014   
Helduak/gazteak       27.133   18.752   14.884 
Haurrak       1.461   1.512   3.357

Ikuskiz./ikusl. batazbste   2012    2013    2014   
Helduak/gazteak       411,11   321,53   222,15
Haurrak       97,40   84,00   176,68

Dantza-2014-bizkaia-ikuskizunen-jatorria-graf.jpg

Euskal konpainiak ikuskizunen %35a dira

Ikuskizunen batura      
Espainia   34
Euskadi       30
Atzerria       22

Dantza-2014-bizkaia-ikusleak-ikuskizunen-jatorria-graf.jpg

 

Ikusleen batura      
Espainia   9.277
Euskadi       2.818
Atzerria       6.146

Ikuskizun/ikusleen batazbestekoa

   
Espainia   272,85
Euskadi       93,93
Atzerria       2798,36

2014ko ikuskizunen %40a Estatuko konpainiak aurkeztu dituzte 9.000 ikusle baino gehiagorekin. Atzerritar konpainiek 22 ikuskizun eskaini dituzte (eskaintzaren %25a) 6.000 ikusletik gora erakarriz. Euskal konpainien kasuan, datuak xumeagoak dira, baina kontuan izan behar da, askotan formatu txikiagoa dutela. Programatutako ikuskizunen %35a izanda ere, ikusle guztien %15a bereganatu dute soilik.

Dantza eskaintza udalerriaren tamainaren arabera

(Udalerriaren araberako adierazleak)

Ikuskizunen batura   2012      2013      2014   
0-7.500 biztanledun udalerriak    10    10    11
7.501-25.000 biztanledun udalerriak 9 10 16
25.001-100.000 biztanledun udalerriak 37 39 48
100.000 < biztanledun udalerriak 25 19 11
Ikusleen batura   2012      2013      2014   
0-7.500 biztanledun udalerriak    948    1233    1280
7.501-25.000 biztanledun udalerriak 821 594 1310
25.001-100.000 biztanledun udalerriak 4015 5714 7509
100.000 < biztanledun udalerriak 22810 12723 8142

Ikuskizun/ikusleren batazbestekoa   2012      2013      2014   
0-7.500 biztanledun udalerriak    94,80    123,30    116,36
7.501-25.000 biztanledun udalerriak 91,22 59,40 81,88
25.001-100.000 biztanledun udalerriak 108,51 146,51 156,44
100.000 < biztanledun udalerriak 912,40 669,63 740,18

Tamaina txikieneko udalerriek (100.000 biztanle arte) azken urteotan euren dantza eskaintza mantentzen edo pixka bat ugaritzen saiatu dira eta, era berean, ikusle kopuru garrantzitsu bat erakartzen. Tamaina handiko udalerrietan ikuskizun eta, bereziki, ikusleen kopurua zenbait murriztu da.

Bizkaian dantzaren alde lan egiten jarraitu

2015eko emaitzak eskuratu arte itxaron egin behar izango dugu ea tendentzia hauek indartu diren ikusteko eta ondorioz antzokien dantza eskaintza ugaritzeko, ikusle helduak erakartzeko eta hauek mantentzeko lanari buruz talde hausnarketa egiteko. Era berean, gazteen artean hainbeste arrakasta izaten ari diren DantzaBizek sortutako Eskolak Dantzara, Dantza Eskolara eta Familiak Dantzara bezelako ekimenak bultzatzen jarriatuko dugu eta baita ere, bide beretik doazen beste hainbat programa martxan jartzea aztertuko dugu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

DantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea

DantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea