Dokumentuaren akzioak
Sorginen haizeak ikuskizun berria
Salleko taldeak Donibane gauerako ikuskizun berria estreinatuko du ekainaren 23an. Euskal Herriko dantzez eta musikez osatutako errituala izango da gau magiko honen etorrera ospatzeko emanaldi hau.
Dantzariak erakarri eta euskal lurretako doinu eta erritmoez kutsatuko dituzten hiru sorgin izango dira Sallekok sortutako kontakizun honen ardatz.
Sorginen haizeak, haizeen doinuak sorginen oinetan.
Sorginak akelarrean bildu dira. “Sasi guzien gainetik, hodei guzien azpitik”, gurera heldu dira haizeak kulunkaturik. Eta haiekin darkarte haizeak emandakoa:
Mendebalde haizea, euritsua eta indartsua, bailara berde eta nabarren usaina bere baitan dituela, danborra eta panderoaren hotsak barreiatzen Ipar haizea, hotza, bizkorra, anitza, Europako hotsak hurbiltzen dizkiguna Hego haizea, Napar haizea, Ero haizea,lehorra, zurrumurru bezala hasi eta oihu-irrintzi bilakatzen dena; biraka dabilena, bere ibilbidean soinu eta doinu ezberdinak biltzen dituena.
"Behin baziren hiru ahizpa, sorginak, urtean behin bakarrik elkartzen zirenak Larrunen tontorrean, harantz iristen omen ziren haien haize kideak lagundurik, sasi guzien gainetik eta hodei guzien azpitik..."
Donibane gaueko ikuskizuna
- Ekainaren 23an, 00:30etan. Sestaon, Kasko plazan
Dokumentuaren akzioak