Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Salleko Dantza Eta Txistu Taldea Sallekoren II. Bolanta eguna

Dokumentuaren akzioak

Sallekoren II. Bolanta eguna

Apirilaren 12an Salleko taldeak bigarren aldiz egingo du aurten Bolanta eguna, Luzaide herriko jai koloretsu honen bizitasuna gure herriko kaleetara ekartzeko asmoz.

Eguna hasteko 11:30an kalejira egingo dugu Bide Nagusian zehar orfeoiaren plazaraino eta, gosaria egin ostean, bolanten lehenengo dantza sorta eskainiko dugu bertan. Jarraian 12:30a aldera Pela kalera joango gara beste dantza saio bat egitera. Han ere mokadu bat hartuko dugu indarrak berritzeko. Goizeko emanaldia bukatzeko Luzaideko Bolanta-festaren dantza adierazgarrienak bilduko dituen emanaldi bat egingo dugu kasko plazan 13:30an.

Bazkaltzeko atsedenaldiaren ondoren, 18:00etan La Salle Eskolatik kalejiran abiatu eta Las Llanas udal frontoira joango gara. Bertan 18:30ean hasiko dugun inauteri jai bizi honen agerpenarekin bukaera emango diogu ospakizunari.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Salleko Dantza Eta Txistu Taldea

Salleko Dantza Eta Txistu Taldea