Dokumentuaren akzioak
Zuberotar dantzen aldarria
Aitzina pika
Patrick
Queheille lehendakariordearekin batera gidatzen du Bordaxarrek gazte
taldea. Muskildi eta Ligiko dantza taldeetakoak dira Jean-Marc
Cachenaut eta Beñat Cazanave, hurrenez hurren. Aitzindarien irakasle
dira biak. 70 bat dantzari gidatzen dituzte, probintzia osokoak.
Antzina gizonezkoak baizik ez ziren dantzatzen Zuberoan baina orain,
neska sorta handiaren artean, 25 bat mutil baizik ez dira. Pastoraletan
ikusi ohi diren dantzak taularatuko dituzte Aitzina pika
ikuskizunarekin. Michel Etxekopar kantaria eta jantziak prestatzen
Claude Iruretagoiena dantzari eta diseinatzaile ezaguna izango dituzte
lagun.
«Beti izan gara talde ainitz Zuberoan, baina lehen aldikotz, hamar edo hamabi taldek algarrekin egiten dugu ikusgarri bat», esan digu Cazanavek. Dantzariak biltzeaz gaindi, bestelako asmoak ere badituzte; dantzan aritzeko egoitza bat muntatzea esaterako: «Atzean dugun ideia da egoitza baten muntatzea, justuki ikusgarri zunbaiten prestatzeko», dio Cazanavek.
Hainbat dantza bilduko dituen ikuskizuna da Aitzina pika. Kadrileak, godalet dantza, gabota, eta noski, aitzina pika. Bertsolariak, abeslariak, eta dantzak elkarrekin lotzen dituen istorio bat izango dira ardatz. Bordaxarrek kontatu digu Aitzina pikak oinarrian duen istorioa: «Zuberoari begira direlarik, turistek zer ikusten duten jaso nahi dugu. Eta halaber, Zuberoak turistak nola ikusten dituen». Lehenengo zatiaren giltza izango da hori. Bigarrenean, berriz, 100 urte atzera egin eta Zuberoan nola dantzatzen ziren ikusiko dugu. «Mutilak baizik ez ziren orduan dantzatzen, baina neskek sartu behar izan zuten mutilen paperean dantzak salbatzeko. Azkenik errealitatea nolakoa izango den ere erakutsi nahi genuke», gaineratu du Bordaxarrek. Sua kantore taldea eta Amaren Alabak taldea ere izango dira. «Zuberoaren egungo argazkia bilduko dugu», gehitu dute irakasleek. Orain arteko moldea hautsita, musika ez da ardatz izango eta dantza izango da nagusi Aitzina pikan.

Iparraldea eta Hegoaldea biak bat
Dantza taularatzeaz gaindi, Hegoaldeaz oroit dira Zuberoan, eta hori
ere helburu dute. «Maskarada denboran handik jende asko etortzen da,
eta ez dute beti maskaradaren zentzua ulertzen», esan digu Bordaxarrek.
Izan ere, prestatzen ari diren ikusgarriaren helburu nagusietakoa
horixe da, Hegoaldeari Iparraldeko berri ematea. Hegoaldearen eta
Iparraldearen arteko komunikazioa piztu nahi dute. Horretarako,
Amurrio, Getxo eta Arrasateko udalekin harremanetan daude, eta
ikusgarria plaza horietan emango dute datorren ikasturtean.
Honela eman digute asmo horren berri: «Guk eginen dugu buelta bat Hegoaldean, hiru lekutan, baina hanko tokiko dantzariekin harreman bat nahi dugu sortu. Horretara, hunat egonaldi batez bilduko ditugu Arrasatekoak, Getxokoak eta Amurriokoak eta esplikatuko zaie zer den maskaradaren zentzua».

Zuberoa Garatzen eta kultura
Urteak
igaro dira Zuberoa Garatzen proiektuaren lehen zantzu galdu haietatik,
eta Hegoaldean ez dugu sarri entzuten Iparraldekoen berri. Urrats
txikiak egiten ditu garatzeko, eta bidean harri handiak topatzen. Baina
Zuberoa bizirik da, eta kulturan fruitu gozoak emateko lurra ereiten
ari da.
«Hemen dantza taldeak dira kasik herri guzitan. Problema da Zuberoan 13.000 biztanle direla eta herriak izigarri ttikiak direla», esan digu Cazanavek. Herri txiki horietatik etortzen dira dantzariak, eta horientzat ere esperientzia berria da, beren kabuz, beren herriko taldeetan ez dutelako ikusgarri handietan parte hartzeko modurik. Gainera, askok ez dute oso ongi ezagutzen Hegoaldea eta ekimen honek horretarako bide ere emango die.
Udalbiltzak 2001ean sortu Zuberoa Garatzen proiektua, Zuberoako Herri Elkargoak abian jarritako Xiberoa 2010 egitasmoan. 400.000 euro bildu zituen, Zuberotarrekin bat auzolanean kanpainan. 1.600 diru ekarpen izan ziren, Zuberoarekin harremana estutzeko, bertako egoera larria ezagutarazteko eta hainbat egitasmo laguntzeko. Lurraldeen arteko desorekak zuzentzeko, Zuberoako ekonomia sendatzeko diru iturriak eskuratzea zen helburuetako bat.
Horiek horrela zirela, konpromisoa gauzatzeko bitartekoak onartu zituzten; batetik, Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa sortzea eta, bestetik, dirua biltzeko kanpaina egitea herritarren artean.
2002. urtean sortu zuen Udalbiltzak Fondo hori eta Zuberoako hainbat eragilerekin ekintzak eta programak zehaztu ziren, laguntza horiek lortzeko. Bideak, ordea, ez zuen nahi beste fruitu eman. Espainiako Auzitegi Nazionalak, Garzon epailearen eskutik, egitasmoa zapuztu zuen 2003ko udan. Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren jarduera eten eta bildutako dirua eskuratu zuen.