Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zuberoako dantzen urratsak ikasteko metodoa atera du ‘Jira galdua’ aldizkariak

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako dantzen urratsak ikasteko metodoa atera du ‘Jira galdua’ aldizkariak

Egilea
Ane Urdangarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2002/05/22

Zuberoako maskarada eta pastoraletan egiten diren dantzak ikasi eta, batez ere, irakasteko den metodo hau hiru ataletan banatuta dago, eta dantzak praktikatzeko musika ere eskaintzen du disko konpakto batean.



Orain dela urte batzuk Ikerfolk elkarteak Jira Galdua aldizkariaren lehen alea kaleratu zuenean helburu bat aipatu zuen: dantza-maisuaren figura berreskuratzea. Lehenego alea Gipuzkoako dan-tza-maisuen taula gimnastiko-koreagrafikoa izan zen. Bigarrenean aldiz, Imanol Urkizuk panderoa jotzen ikasteko modua landu zuen. Orain, Ikerfolkek hirugarren alea kaleratu du, non Fernando Aristizabal eta Jexux Larreak Zuberoako dantzen urratsak ikasteko eta irakasteko metodoa eskaintzen duten.



Atzo aurkeztu zuten lan hau Donostian Ikerfolkeko zuzendari den Juan Mari Urbeltzek eta bere egileetako batek, Jexux Larreak. Honek, ikas-metodoa azaltzeko hizkuntza batekin konparatu zuen, «lan hau dantza moten gramatika egitea bezala izan baita».



Ikasteko prozedura hiru ataletan banatu dute: urratsak edo püntiak, aldairak eta soinuak. Püntia zuberotarrek pauso edo urratsei ematen dieten izena da. Larreak azaldu zuenez, «atal honetan pausoen eboluzioa ikasi, zehaztu eta izenak aurkitzea izan da lan garrantzitsuena». Beraz, urrats hauek hizkuntzaren gramatikako hitzak izango lirateke.



Aldairak aldiz, urrats horien arteko loturak dira. «Hizkuntza horretan esaldiak izango litareke», argitu zuen Larreak. Azkenik, soinuak daude. Atal honetan, tradiziozko melodiak eta koreografiak ikasi eta konposaketa librean egiten direnak landu eta jaso dituzte. «Horrela, aldairak lotu eta hizkuntza batean idatzikato testua lortuko genuke», Larrearen esanetan.



Gramatika osatuta, metodoa sortu dute. Ikasteko sistema urrats zerrenda batekin hasten da. 47 urrats bildu dituzte, lau multzo handitan banatuta: Tokian tokikoak, aurrera eta atzerakoak, alboetaranzkoak eta püntia bereziak.



Aldairak edo ariketak datoz gero, hiru ataletan banatuta. Hauek geroz eta konpligatugoak omen dira aurrera egin ahala. Atal honetan aparteko taldea dago, püntia bereziena. Larreak atzo argitu zuenez, «Zuberoako tradizioan, Gipuzkoan ez bezala, dantza-maisu edo dantzari ezagun eta bereziki trebe batek osatutako aldaira osoari esaten diogu püntia berezia. Izan ere, dantza-maisu edo dantzari ezagunen izena jaso dute pauso horiek». Burjübürü püntia, Salaber püntia, Ondartzuhu püntia... dira tradizioari atxikita gelditu diren dantza-maisuren izen batzuk. «Gipuzkoan ez dugu zoritxarrez horrrelakorik ezagutu», erantsi zuen Larreak.



Azkenik, Aitzineko Püntiak (Points de principe) metodoaren egileek dantza tradizionalen koreografiak aztertu dituzte puntuz puntu. Puntu bakoitzean zer pauso sartzen diren, besteak beste.

Dokumentuaren akzioak