Zuberoako dantzen nondik norakoa aztergai Barkoxen
Gaurko egitaraua 9:30ean abiatuko da ongietorriarekin Barkoxeko
Denen Etxean. 10:00etan Guilcherrek berak garai hartan egin filmak
erakutsi eta, 11:30ean Mixel Etxekopar eta Patrick Queheille adituek
hitza hartuko dute Zuberoako dantza jauzien berezitasunak zehaztuko.
Hortik, dantzatzeko parada eman eta, nahi duenak ukanen du bertan
bazkaltzeko aukera. 16:00etan Jean Mixel Bedaxagarrek hartuko du hitza
dantzari ospetsuak gogoratu eta, Maskaraden inguruko kondairen berri
emanen du.
Bestalde, nahiz gaia ez arrunt lotua izan, memento honetan ematen ari diren Aitzina Pika dantza ikusgarriak ere bere gisara Zuberoako dantzen berri ematen du. Sorkuntza berri honetan hirurogei bat dantzarik parte hartzen dute. Maulen estreinatu zutela urriaren 28an, Jai alaia bete zen eta franko sarrerarik gabe gelditu ziren. Ondoko emanaldia Arrasaten dute azaroaren 18an. Abenduaren 2an Getxon aritzekoak direla, abenduaren 23an Miarritzen eta, bururatzeko, urtarrilaren 28an Amurrion.