Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zuberoako dantzak ikasteko metodoa, kalean

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako dantzak ikasteko metodoa, kalean

Dantza-maisuen aldizkariaren 3. alea plazaratu da

Egilea
Goretti Aldalur
Komunikabidea
Deia
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2002/05/22

“Aitzineko püntiak” izenburupean, kaleraturiko ale honekin duten xedea, Larrearen esanetan, «dantza maisuaren figura berreskuratzea da». Aldizkaria adituei zuzendua dago, eta ikasteko baino gehiago irakasteko da erabilgarria.



Dantzen gramatika



“Aitzineko püntiak” edo “Points de Príncipe” deritzana zuberotar maisuek tradizioari jarraituz, irakatsiriko metodo bat da. «Gure lana dantza horien gramatika egitea izan da», esan zuen Larreak. Irakaskuntza hau, orain arte ikastaroetan erabili izan ohi diren eskema berdinean oinarritua dago. Urratsak edo püntiak, hau da, dantza pausoen eboluzioen ikasketa; aldairak edo urrats eta musika esaldi ezberdinen arteko lotura, eta soinuak, tradiziozko dantzen melodia eta koreografoen ezagutza jorratzen dira. «Puntuz puntu aztertu ditugu dantza tradizionaleko koreografia guztiak. Badira, esaterako, dantzariak nahi duena egin dezakeen uneak ere».



Aldizkariaren lehenengo alean Gipuzkoako dantzak jorratzen ziren, bigarrengoan Imanol Urkizuren panderoa jotzeko metodo bat eta oraingoan, dantzara bueltatu dira. Urbeltzen esanetan, metodoak interesgarriak dira «zeren “preklasiko”tik datoz.



Tradizio hauek XVIII. mendeak “Danzas de Cuentas” zeritzanak dira eta oso estimatuak ziren. Urratsak hitzak bezala lotzen dira esaldiak eginez». Adituaren esanetan, eduki horrekin akademietan “desafioka” dantzatzen zen sasoi hartan. «Bakoitzak kalitaterik altuena erakutsi nahi izaten zuen. Bestalde, dantza zaldiketari edo esgrimari lotua zegoen. Ofizialentzat derrigorrezkoa zen jakitea». Tradizio militar hori Gipuzkoan, Zuberoan, Proventzan edo Eskozian geratu zen». Ejertzitoan ikasitako jendea zen, Urbeltzek esan zuenez. «Ez ordea Gipuzkoan. Hemen zaharragoa da, edo behintzat ez dago daturik bestelakorik esaten digunik». Dantzarekin batera Gipuzkoako beste osagaia pelota zen.



Urbeltzek egitura militar hori oraindik antzeman daitekeen bestelako adibideak jarri zituen. «Futbolak esaterako, -hamaika kapitain baten gidaritzapean- egitura militar horri erantzuten dio».



Jexux Larreak eta Fernando Aristizabalek eginiko dantza-maisuen aldizkari hau Juan Antonio Urbeltzen eta Imanol Lantzaren disko batekin dator, “Gabota” edo “Satan dantza” doinuak entzun daitezkeelarik.

Dokumentuaren akzioak