Dokumentuaren akzioak
Zortzi herritako obrak dFerian
Zortzi euskal antzerki taldek lekua izango dute egitarauaren barruan, baina obra gehienak gaztelaniaz emango dituzte. Agerre Teatrok Antzoki Zaharrean Secando charcos obra emango du lehen eguneko egitarauaren barruan. Toki berean, Poc Produkzioak ¿Te acuerdas de la abuela? eskainiko du egun horretan eta Tanttakak Comida para peces. Kukai-Tanttaka taldearen Hnuy illa obra ere egun berean emango dute. Kukubiltxo taldeak Haritzaren azalera zehatza antzeztuko du hilaren 13an, eta gaztelaniazko bertsioa ere eskainiko du.
DANTZA GARAIKIDEA. Japoniako Batik taldeak Shoku antzeztuko du Viktoria Eugenian lehen bi egunetan. Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko Kultura ordezkariaren arabera, Shoku dantza garaikidearen ikuskari «guztiz sentsuala» da.
Feria Portugaleko Chapito taldearen Drakulak irekiko du. Ikuskizuna Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan izango da 17:00etan. Drakulak estreinaldia egingo du gaztelaniaz ekainaren 8an; berdin, La Villarroel talde katalana Hermanas lanarekin (10, osteguna 18:30etan), Antonia San Juan espainiarra Guy and Felix obrarekin (11, ostirala, 22:00etan ) eta Peter Brook antzerki garaikideko zuzendari britainiarrak Fragments-ekin etorriko dira dFERIAra. Jatorrizko bertsioan (ingelesez) eta azpidatziekin aurkeztuko du Brooksek Samuel Becketten lana, non «drama existentzia bihurtzen den, denborarik gabeko formula komikoan». Ikuskizuna ekainaren 12an izango da, larunbata, Viktoria Eugenia Antzokian 18:00etan lehenik eta 21:30ean ondoren.
Toki berean, Shakespeareren King's nights eskainiko du Txejov Nazioarteko Jaialdiak (Errusia) 10ean; eta Frantziako Chicos Mambo taldeak feriari amaiera emango diote Meli-Melo II (bira) obrarekin (19:30etan).
Dokumentuaren akzioak