Dokumentuaren akzioak
Zortzi dantzari ariko dira Aurresku Txapelketan
Larunbat honetan jokatuko da Pasaian eta iazko irabazlea ere, Iker Larunbe nafarra, azaltzekoa da
Urteetan sanjuanak aldera ospatu izan den txapelketa hau
beste garai batera pasa dute, era honetara dantzari gehiagok emango
dutelakoan izena. Udan lan handia izaten baitute. Azkenean, aurreko
urtean baino lagun bat gehiagok izena ematea lortu dute.
Hogeita hamargarren aldia denez, Alkarkide elkarteak
erabaki du orain arteko txapeldun guztiei gorazarre egitea. Denak,
hamaikak, dira etor-tzekoak, eta antolatzaileak pozik daude. Baita ere,
omenaldi egingo zaio aurtengo abuztuan hil zen Xabier Mendizabal, bere
alarguna azalduko delarik. Urte hauetan zehar laurehun bat dantzari
pasatu dira txapelketatik.
Larunbatean, arratsaldeko 7etan ekingo zaio txapelketari,
Pasai Donibaneko kiroldegian. «Txapelketa hau Antxon jaio zen eta
hantxe ospatu izan da hogeita bost urtez. Nahi genuke berriz ere hara
itzultzea, toki egokia egiten dutenean», esan zuen Alkarkide elkarteko
Nekane Maritxalarrek atzoko aurkezpenean.
Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrean izenean, hango
lehendakari Xabier Mendizabalek txapelketan egin beharreko lanak
deskribatu zituen, azpimarratu zuelarik sokadantzaren barruan
integratuta dagoen dantza mota dela aurreskua, eta beraz, ez dela dantza
indibiduala, banakakoa.
Hasteko, dantzariak soinu zaharra delakoa dantzatu
beharko du; ondoren, eskua aldatzeko soinua; hirugarren dantza,
kontrapasa izango du, jendeak gehien ezagutzen duen aurresku zatia, hain
zuzen ere; gero aurkez aurke edo desafioa etorriko da; eta, buka-tzeko,
zortzikoa. Azkeneko dan-tza horretan, sormenerako tartea izango du
dantzariak, betiere arau jakin batzuen barruan.
Pasaiako Udalaren izenean, Ander Poza zinegotziak
eskerrak eman zien atzo Alkarkideko ordezkariei, horrenbeste urtetan
lantolaketa lana bere gain hartzeagatik, eta animatu zuen jendea
larunbatean txapelketara azaltzera.
Kutxako Iñaki Almandozek, berriz, gogorarazi zuen finantz
erakunde horrek beti lagundu duela, eta ondorengo urteetan ere hala
egingo duela.
Dantzari irabazleak Tomas Muruaren eskultura jasoko du,
txapela, gerrikoa eta 400 euro. Baina ezingo du eskultura bere
Udalarentzat betiko jaso, horretarako baldintza gogorra baita:
txapelketa hiru urtez segidan irabazi behar da, edota bost urtez
guztira.
Izen handiko artistek egin izan dute hango garaikurra:
Nestor Basterretxea, Ricardo Ugarte, Mikel Cristti, Anton Mendizabal,
Jesus Jauregi eta Tomas Muruak, hain zuzen ere.
Gazteak eta ez hain gazteak. Larunbateko parte- -hartzaile batzuk eskarmentu handikoak dira
Gazteak eta ez hain gazteak. Larunbateko parte- -hartzaile batzuk eskarmentu handikoak dira
Dokumentuaren akzioak