Dokumentuaren akzioak
Zenbat euskal sortzaile dago?
BERRIA beka jaso zuen iaz Gotzon Barandiaranek euskal sortzaileen katalogoa sortzeko, eta irailean aurkeztuko du atari berria. 1.942 sortzaileren fitxak bildu ditu.
zagutzen ez diren errealitate asko ez dira existitzen ikusarazten diren arte. Bota du galdera Gotzon Barandiaranek: «Zenbat euskal sortzaile dago gaur egun?». Isilune txiki baten ondoren jarraitu du azalpena ematen. «Gure kultura eta sortzaileen lana guk geuk jaso, gorde eta zabaldu behar dugu. Bestela ez du inork egingo gure ordez». Oinarri horretatik abiatuta, euskal sortzaileen sareko katalogoa sortzeko BERRIA Fundazioaren BERRIA beka jaso zuen Barandiaranek iaz, eta kultura adierazpide guztietako 1.942 sortzaileren datuak, irudiak eta estekak jaso ditu orain arte. Irailean aurkeztuko du Sortzaileak.eus ataria, eta atontze lanetan ari da orain. Bukatu gabeko proiektua da webgunea, idazlearen iritziz; dinamikoa. «Etengabe elikatu beharko da».
Euskarazko kultur sorkuntzaren plaza izango da ataria Barandiaranen hitzetan. «Euskarazko sorkuntza sustatu, aldarrikatu, herri bezala plazaratu eta ekosistemaren barruan duen garrantzia nabarmentzeko saioa da». Horregatik dio dinamikoa dela proiektua. «Sortzaileak.eus ez da egitasmo pertsonal bat, baizik eta zerbitzu publiko bat sortzaileentzat, kazetarientzat, ikerlarientzat eta beste hainbat sarerentzat». Norabide horretan, etengabe berritu beharko den atari gisa azaldu du Sortzaileak.eus; «horixe da aldarrikatu behar duguna: erakunde publikoak buru-belarri sartu behar dira egitasmo honetan».
Zazpi atal izango ditu katalogoak: musika, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoak. Diziplina bakoitzari dagokion atalean, sortzaileen fitxak izango dira, eta esteken bitartez funtzionatuko du. Gaurko atariak baliatu dituzte horretarako: Badok.eus, Armiarma.eus, Bertsozale.eus, Dantza.eus eta Ganbara.eus webguneetara egingo du, besteak beste, informazioa biltzeko. Bertsolarien fitxetan, adibidez, Bertsozale.eus atarira egingo du jauzi, eta gauza bera musikariekin, beren webguneetara doan esteka izango dute.
Zerotik abiatu da arte plastikoaren eta antzerkiaren datu basea osatzeko, ordea. Izan ere, gaur egun ez dago inolako erreferentziazko datu baserik, eta beren-beregi Sortzaileak.eus egitasmorako egin dute lana. Kultur adierazpide guztietako 1.942 sortzaile ingururen datuak bildu dituzte jada; ikus-entzunezkoen esparruan daude gehienak: 512, eta arte plastikoko sortzaileak daude gero: 287. Musikaren esparruan, 495 sortzaile bildu dituzte; literaturan, 232; bertsolaritzan, 215; dantzan, 65 eta 136 antzerkian. Bilatzailea ere jarri dute, eta, haren bitartez, emakume sortzaileak identifikatzeko aukera izango da. «Ikusgarritasuna nabarmentzeko lan berezia egin dugu».
Ezusteko bat edo beste ere hartu dute katalogoa prestatzean. «Gure harridurarako, literaturan emakume sortzaile gehiago dago bertsolaritzan baino». Horra gaur egungo sorkuntzaren arazoetako bat, Barandiaranen iritziz: «Euskaldunok dugun arazorik handiena da ez dugula gure kultura ezagutzen. Sortzaileon artean ere askok ez dakigu nor den nor, eta horretaz jabetu gara lan hau egiten ari ginela ere».
Etorkizunerako erronkak
Euskal kulturaren industriaren egoeraz ere jardun du Barandiaranek, egoeraz jabetzeko balio baitu katalogoak haren iritziz. «Jende asko dabil sortzaileek sortzen dutenetik, eta ehun industriala sortzen da horren guztiaren inguruan». Baina, bildu dituzten 1.942 sortzaile horien artetik, oso gutxi dira beren sorkuntza lanetik bizi direnak. «Errealitate hori ere ikusgarri egin behar da: lan honetan ezinbestekoa da zenbat jende dagoen agerian uztea, baina garrantzitsua da sortzaileak zein egoeratan ari diren azaltzea ere».
Hasierako asmoa euskal kulturaren historia jasotzea bazen ere, aktibo dauden kultur sortzaileen berri emango dute lehen kolpean. «Bizirik dauden eta sorkuntzan ari direnak sartuko ditugu orain, eta azken hamabost urteetan zerbait argitaratu edo kaleratu dutenak hartu ditugu aintzat». Pixkanaka-pixkanaka osatuko dute ataria. «Etorkizuneko egin beharrekoen artean geratuko da hasierako asmo hura. Euskal sortzaile guztiak jasotzeak denbora eta baliabide gehiago eskatzen ditu. Hala ere, BERRIA egunkariaren laguntza oinarrizkoa izan da, eta eskerrak eman behar dizkiogu beste inork egin ez duen ekarpena egin, eta proiektua aurrera ateratzen laguntzeagatik».
Sormenak eta kultur sorkuntzak gizartean duten eragina erakutsi nahi du Sortzaileak.eus atariak, eta sareak sortzeko ere baliatu nahi dute egitasmoa. «Elkarlanerako eta sinergiak sortzeko tresna ere izan daiteke». 1.942 sortzaileren datuak bilduta dituzte dagoeneko, baina abiapuntua besterik ez da izango kopuru hori. «Ataria aurkeztu ondoren, denon artean erabaki beharreko dugu webgunea nola bete».
Izena emateko, helbide honetara idatzi behar da:
gotzonba@armiarma.eus