Dokumentuaren akzioak
Zazpi herrialdeko dantza taldeek parte hartuko dute Arabako Folklore Jaialdian
Gasteizen bi ikuskizun bateratu egingo dituzte taldeek
Printzipal antzokiko ikuskizun berezirako sarrerak salgai jarri ditu Vital Kutxak, iazko salneurri berean: 1.500 pezeta besaulkietako txartela, 1.200 lehen anfiteatrokoak eta 1.000 pezeta bigarren anfiteatrokoak.
Europa, Asia eta Amerikako dantzari eta musikariak dagoeneko Araban daude. Oholtzaren gainean izango diren guztiak kontuan hartuta, 178 gizon eta emakume dira.
Alemaniatik Alpenrose elkarteko kideak etorri dira, Tittmoning herrikoak. Tittmoning Bavaria eta Austriaren arteko mugan dago. Alpenrose taldea 1932an sortu zen, eta gazteek osatzen dute bi multzotan (6-12 urte eta 13-18 urtekoak). Alemaniarrak Laudion, Kanpezun, Komunioin, Elvillarren eta Langraizen izango dira.
Poloniako Kartuzy herritik Kaszuby abesbatza eta folklore dantza taldea izango da Nazioarteko Jaialdian. Hiriburuan dantzatuko dute, eta Amurrion, Artziniegan, Gesaltzan eta AntoÒanan ere bai.
Baltiko itsasoaren ertzeko ordezkariak Georgiako Rioni eta Letoniako Dandari dira. Biak ala biak esperientzi handikoak dira eta nazioarteko hainbat topaketatan egon dira. Rioni-ko kideek sari bat irabazi zuten Errumaniako Constanza jaialdian. Bastida, Legutio, MeÒagarai eta Zuhatzu Kuartango herrietakoak ikusi ahalko dituzte. Letoniako hiriburukoek, berriz, 1.400 ikuskizun baino gehiago egin dituzte, EEBB, Alemania, Suedia edota Norvegian, besteak beste. Araban egingo duten bira txikiak Eltziego, Argantzun, Izarra eta Lagranera eramango ditu.
Argentinako La Rioja eskualdetik Mis MontaÒas institutuko dantzariak datoz. Kasualitatearen ondorioz edo, izen bera duen euskal lurraldea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute, antolatu dituzten lau antzezpenetatik bi Arabako Errioxan baitira: Oion eta Lantziegon, hain zuzen ere. Beste biak Araian eta Bernedon egingo dituzte.
Asiako folklorearen isla Koreako eta Filipinetako taldeak izango dira. Filipinetako HTC dantza eta musika uztartu, eta herrialdeko berezko usadioei haize berriak eman dizkio. Agurainen, Samaniegon, Gopegin eta Maestun ariko dira. Zazpigarrena Koreako Ullim perkusio taldea eta Paekche Arte Eskolako dantza taldea da. Emanaldiak Rivabellosan, Murgian, Armentian eta Duranan izango dituzte.
MUNDU OSOKOAK
Zortzigarren urtez jarraian egingo da Arabako Nazioarteko Folklore Jaialdia, eta, ohi bezala, munduko bazter guztietako folklorea ikusteko parada zabalduko da gaurtik aurrera. Argentina, Letonia, Lituania, Polonia, Alemania, Filipinak eta Koreakoak datoz aurten.
Dokumentuaren akzioak