Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zapatuan hasiko da urtean zehar 50 erakustaldi eta erromeria eskainiko dituan XIII. Dantza Plazetan egitaraua

Dokumentuaren akzioak

Zapatuan hasiko da urtean zehar 50 erakustaldi eta erromeria eskainiko dituan XIII. Dantza Plazetan egitaraua

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Dantza Plazetan programearen XIII. edizinoa zapatu honetan, hilaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan, hasiko da, dagoeneko ohikoa dan Santiago plazako hileroko erromeriagaz. Danetara, aurreikuspenen arabera, 2014an, 50 emonaldi eta erromeria egingo dira, Deustuko, Begoñako, Ibaiondoko, Basurtu-Zorrotzako eta Abandoko zenbait plaza eta kaletan.
Komunikabidea
Bizkaie
Mota
Albistea
Data
2014/01/22
Lotura
Bizkaie

Urian tradizino gehien dauen kultur programetako bat da, eta bere helburua euskal folklore herrikoia bultzatzea da, erromeria herrikoiak, jantza emonaldiak eta kalejirak eskainiz bertako plaza eta kaleetan. Horretarako, uriko zazpi jantza talderen (Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea, Deustuko Folklore Taldeak, Ondalan, Salbatzaile Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Beti Jai Alai, Ibai Arte) eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzino aktiboa jasoko dau.

Azken hiru urteetan lez, bagilean Larrain Dantza ospatuko da Arenalean. Hitzordu herrikoi eta jentetsu horren bitartez, Euskal Herriaren nortasun ikurra dan jantzearen presentzia finkatu egingo da Bilbon.

Beste alde batetik, ohikoa danez, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, jantza taldeen federazinoak, jantzaldi zikloa eskainiko dau garagarrilean, astegoien guztietan, Arriagako plazan, Bilbok bisitari gehien jasoten dituan garaian, bisitariek gure folklore tradizionala be ezagutu deien, hain zuzen be.

XIII. Dantza Plazetan

- Urtarrilak 25, 20:00etan, Santiago plazan, Salbatzaile Dantza Taldea.

- Zezeilak 22

• 11:00etan, Santutxun, Gaztedi Dantzari Taldea: Zuberoako Maskaradea.
• 20:00retan, Santiago plazan, Salbatzaile Dantza Taldea. Erromeria
• 20:30ean, San Pedro plazan. Deustuko Folklore Taldeak (Bihotz Alai, Mikeldi, Goiko Alde eta Ondalan).

Zezeilak 23

• 11:30 Deustuan, Ondalan. Kalejira erraldoia.
• 12:00 San Felizisimon, Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea.

Dokumentuaren akzioak