Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zahagi Dantzaren haria etengabe, gaztetxoen lezioari esker

Dokumentuaren akzioak

Zahagi Dantzaren haria etengabe, gaztetxoen lezioari esker

Haurrek hartu zuten testigua, Aranoko Inauterietan: «espero genuenaren kontra, oso bestelako buelta eman genion Inauterietako Zahagi Dantzaren historiari. Oso inportantea da herriarentzat», dio Ainhoa Ansa alkateak.

Komunikabidea
Urumeako Kronika
Tokia
Arano
Mota
Albistea
Data
2016/02/06
Lotura
Urumeako Kronika
  • «Oso harro gaude gaztetxoek egin dutenaz, nahiz eta beraiek ez diren kontziente benetan zer egin duten. Oso inportantea da, Arano bezelako herri txiki batentzat», nabarmendu du Ainhoa Ansa alkateak, au­rreko larunbatean, Inauterien egunean, Aranon bizi zutena deskribatuz.
    Zahagi Dantzaren testigua hartu zuten herriko haur eta gaztetxoek. 5 eta 14 urte bitartekoek egin zuten dantza, eta erdiko pertsonaiak ere, herriko bi mutikok antzeztu zituzten: «lezio ederra utzi digute gure bihotzetan, prest daudela gure ohiturari jarraipena emateko», azaldu du Ansak.

    «Oso frexkoa, espontaneoa eta emozionantea izan zen»
    Egunean zehar animatu ohi dituzte bi herritar, Zahagi Dan­tzako antzerkia egiteko: «baina aurten, asumitu xamarra ge­ne­ukan ez zela inor aterako, ez zegoelako perfil horretako inor. Belaunaldi bateko hutsaren kolpea bere gain dauka Aranok». Bazkalostean, ordea, galdezka hasi ziren haurrak, Zahagi Dantza ez ote zen egingo, eta zergatik. 
    Orduan, haur eta gaztetxoak bildu ziren hitz egiteko, eta bi mutiko kozkorrenak animatu ziren erdiko pertsonaiak antzeztera: «espero genuenaren kontra, oso bestelako buelta eman genion Aranoko Inau­terietako Zahagi Dantzaren historiari. Bere hariak etengabe jarratzen du, eta horrela izan dadila denbora luzez», dio Ainhoa Ansak.
    Eta azaldu du, «oso frexkoa, espontaneoa eta emozionantea» izan zela Zahagi Dantza, irudikatu zuelako nola hartzen zuten testigua herriko txikiek.

    Puxka biltzen, 30 bat lagun
    Goizean goizetik hasi zuten Inauteri eguna aranoarrek, eta puxka biltzera abiatu ziren baserriz baserri. «Talde haundi xamarra bildu ginen», dio Ansak, 30 lagun ingurukoa, haurretatik hasi eta helduetaraino, adin guztietakoak.
    Giro ederrean eta eguraldi politarekin iritsi ziren herrira eguerdian, eta soziedadean baz­kaldu zuten.
    Zahagi Dantzaren ezusteko eta pozaren ondoren, herri afaria ere egin zuten soziedadean bertan, 55 lagun elkartuta. Eta Gari eta Iñakiren doinuekin, ordu txikietara arte luzatu zen festa eguna Aranon.

    Batukada tailerra, etzi
    Hurrengo zita, astelehen honetan izango dute, Aranoko haurrek. Batukada tailerra antolatu dute herriko txikienentzat, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Soziedadean egingo dute, eta eguraldiak laguntzen badu, elkartearen arkupeetara aterako dira, herria batukadaren hotsez betetzera.

    Haur eta gaztetxoak izan ziren protagonista Zahagi Dantzan, aurreko larunbatean.

Dokumentuaren akzioak