Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Yon Oñatibiaren bizitzari buruzko liburuxka argitaratu du Jaurlaritzak

Dokumentuaren akzioak

Yon Oñatibiaren bizitzari buruzko liburuxka argitaratu du Jaurlaritzak

Txistua, dantza eta euskara izan ziren Yonen bizitzako zutabe nagusiak

Egilea
Egarriz
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2003/02/23

Eusko Jaurlaritzak Bidegileak bildumaren barruan, Yon Oñatibiari buruzko liburuxka plazaratu du. Antton Kazabon oiartzuarrak idatzitako liburuxka honek aipatu bildumaren laugarren alea osatzen du.



Yon Oñatiia Oiartzunen jaio zen 1911. urtean. Hamar senide izan ziren eta denetan zaharrena, Yon. Gurasoak, Benardo eta Maria, euskaldunak ziren baina aitak bazuen gaztelaniarekin kezka, alegia, gero, ikasketak egiteko adina jakingo ote zuten edo. Horregatik tarteka aitak gaztelaniaz hitz egiten omen zien seme-alabei, hauek bigarren hizkuntza ere mendera zezaten.



Lehen ikasketak herriko eskolan egin zituen Yonek eta batxilerra, aldiz, Bergaran. Txistua, dantza eta euskara izan ziren Yonen bizitzako zutabe nagusiak. 1928an Valladolidera jo zuen Zuzenbide ikasketak egitera eta bi urteren buruan Zaragozako unibertsitatera joan zen, ikasketak bertan amaitu zituelarik.



Karrera amaitu ondoren Oiartzuna itzuli zen Yon eta bertan bizitu zen 1936an gerra piztu zen arte. Urte horretan erbestera jo behar izan zuen Yonek, Parisera hain zuzen. Han 1937an beste euskal erbesteratu batzurekin batera Euskal Abesbatza eta Koreografia talde bat sortu zuten: Eresoinka deitu zioten. Ikuskizun honekin 3 bat urtez aritu ziren Europa osoan eta izugarrizko arrakasta izan zuten. Eresoinkako lehen txistularia Yon bera izan zen.



Europatik Amerikara



1941ean Ameriketara jo behar izan zuenespainiar faxistei ihesi. Caracasen zuen anaiarengana jo zuen Yonek. Han, Zuzenbide ikasketak alde batera utzi eta konpositore ikasketak egiteko gogo bizia sartu zitzaion. Urte batzuetan jardun zuen Caracasen musika, dantzak eta euskara aztertzen eta zabaltzen. Pizkunde izeneko abesbatza ere sortu eta zuzendu zuen garai hartan. Argia izeneko euskal aldizkaria sortu eta zuzendu zuen 1946an Caracasen; ondoren New Yorken jarraituko zuen aldizkariarekin. Hiri honetan, musikarekin aurrera jarraitu ahal izateko hamaika esfortzu egin ondoren, 'New York College of Music' izeneko ikastetxe ezagunean sartzea lortu zuen. Musika, antzerkia eta dantza jorratzen jarraitu zuen, beti ere herri zahar maitea gogoan edukiz. Euskal abestiz eta txistu musikazhornitutako disko bat ere kaleratu zuen garai hartan.



1956an Eusko Jaurlaritzako delegatu buru zebna hil zuten. Geroztik, 1963a bitartean, Agirre Lehendakariaren aginduz, Yon Oñatibia erbestean zegoen Eusko Jarularitzako delegatu buru New Yorken izan zen.



Erbestetik bueltan



Euskara ikasteko lehen metodoaren sortzailea izan zen Yon. 1963an Ameriketatik bueltan, buru belarri murgidu zen lan horretan eta era guztietako eskolak eman zituen helburu horrekin: irratiz, egunkari bidez, akademietan, unibertsitateetan eta abar. Musika eta dantzari dagokionez ere lan asko egin zuen Yonek erbesttik bueltan: Oiartzungo Lartaun Abesbatza eta Koreografia Taldea sortu eta zuzendu zuen eta hainbat eta hainbat produkzio egin zituen. Errepideko istripu batetan hil zen Yon Oñatiia 1979an, eta ilusio eta proiektu berriz gainezka eraman zituen bere burua eta bihotza.

Dokumentuaren akzioak