Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka XVIII. mendeko bi balet barroko berpiztuak izanen dira gau honetan Miarritzen

Dokumentuaren akzioak

XVIII. mendeko bi balet barroko berpiztuak izanen dira gau honetan Miarritzen

Dantza barrokoa ere ohoratua izanen da Maitaldian gaur

Egilea
Celine Mounole
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
MIARRITZE
Mota
Bat
Data
2001/09/12

«Hautatu dut bi balet horien aurkeztea, XVIII. mendean dantzaren kontzepzioa irauli baitzuten. Ordu arte, baletak testu batek lagundurik ematen ziren, erran nahi baita ez zuela dantza soilak drama bat jokatzen. Don Juan baleta, lehen ekintza-balet handia izan zen», azaldu du Marie Genevieve Masse dantzari eta L’Eventail taldeko koreografoak. «Hortik aitzina, musika, baletaren elementu garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen eta ez zen gehiago laguntzailetzat hartua. Bestalde, ondoko balet egileek bi eredu horiei jarraitu zieten». .



Bi baleten koreografiak galduak izan ziren denborarekin, eta Massek ditu berriz asmatu. Les Elémens, 1737koa, Jean-Fery Rebel musikariaren obrarik ezagunena da. «Dantza horretako koreografia guziz ahantzia izan denez, saiatu naiz istoriotxo baten asmatzen, hots, eszenario bat, musika horren gainean. Gau magiko batean, gizon bati pertsonaia feerikoak, jainkoa, jainkosa agertzen zaizkio, baita uraren, suaren eta airearen alegoriak ere». Bigarren alorrari dagokionez, Don Juan pertsonaia famatuaren gorabeherak aipatzen ditu, eta Christoph Willibald von Glück egileak 1761ean idatzi musika dramatikoa du oinarritzat.



Dantza barrokoa oso guti hedatua da, eta gaur egun 40 bat dantzarik baizik ez dute arte hori pratikatzen. «Francine Lancelotek, nire bultzatzaile ohiak, zuen barrokoa berriz atzeman eta martxan jarri. Hastapenean, ohizko dantza egin nahi zuen eta, ikertzean, barrokoa deskubritu zuen Akademia Militarretako dokumentuetan. Beraz, Luis XI.aren garaian modan zen dantza mota hori berpiztea erabaki zuen», azaldu zuen Massek.



Arratsaldeko zazpietan, bestalde, Erika La Quica dantzariak flamenko garaikideko koreografia bat taularatuko du Coliseon. Erika Winklerren ikusgarrian emaztea da aipagai, bere sentsualitate, feminitate, estetika eta indarrean. « Flamenkoak, alternatiba bat proposatzen du, gure gizartean zabaldua den emaztearen irudiari», koreografoak azpimarratu duenez.



Dantza barokoa oso guti hedatua da, eta gaur egun 40 bat dantzarik baizik ez dute arte hori pratikatzen. «Francine Lancelot, nire bultzatzaile ohiak, zuen barokoa berriz atzeman eta martxan jarri. Hastapenean, ohizko dantza egin nahi zuen eta ikertzean, barokoa deskubritu zuen Miltitar Akademietako dokumentuetan. Beraz, erabaki zuen, Luis XIVren garaian modan zen dantza mota hori berpiztea» esplikatu zuen Massék.



Dantza barokoaren jatorriari dagokionez, « XVI. mendeko dantza tradizionalaren eta Italian zabaldua zen dantzaren arteko nahasketa da. Segur da beraz, loturak badirela, barokoa eta Euskal dantzen artean. Euskal dantzak aspaldikoak direnez, antzak azpimarra daitezke horien eta dantza barokoaren artean» koregrafoak adierazi zuen arabera.



Marie Genevieve Massék, koregrafia barokoak idazten ditu XVIII.mendeko musiken gainean nagusiki. Baina, « XXI.mendeko koregrafo gisa, eta XXI mendeko emazte gisa asmatzen ditut, eta gure gaurkotasunak duela bizpahiru mendeko dantza mota aberasten du» Massé koregrafoak dioen bezala.



Goiz honetan, 11 orenetarik aintzina, Pantxika Telleria Lapurdiko koregrafo gaztearen EliraIE konpaniak, Firua deitu ikusgarria eskainiko du, Miarritzeko Baratze Publikoan. Maritzuli taldea ere arituko da toki eta oren berean. Dantzak segitzen du beti Miarritzeko karrikak inarrosten.

Dokumentuaren akzioak