Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Xukan taldeak saioa eskainiko du gaur Herri Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Xukan taldeak saioa eskainiko du gaur Herri Antzokian

'Iturrian zer dago?' lanean dantza, bertsoak eta trikitixa uztartzen dituzte

Egilea
Erkuden Muguruza
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2003/09/13

Antzinako labadero batetan suertatzen den sedukzio artistikoa da. Bertan egingo dute topo, arropak garbitzera joan diren ama-alabak eta baserritik, ferira doazen aita-semeak, azken hauek ahoa freskatzeko asmoarekin hurbiltzen direlarik iturrira.Historioak bere bidea jarraitzen du, bertsolarien bapatekotasunaren gidaritzapean eta gizon eta emakumeen taldeen arteko sedukzio eta maitasun jolasak tartekatzen direlarik.



Dantzariek, ohiko fandango eta arin-arinei, koreografia berriak eta gainerako erritmo ezagunak erantsiko dizkiete, hala nola, tangoa eta balsa bezalako dantzak. Izan ere saio honetan eskainiko diren dantza guztiek, euskal dantzak hartzen dituzte oinarritzat. Dantzari, bertsolari eta trikitilarien lanen arteko uztartzeak sortzen duelarik mutil eta nesken arteko sedukzio jolasak era bitxi batetan ikustaraztea.



Taldeko partaideak



Taldeko partaideak esperientziadunak dira bakoitza bere arloan, honela trikitilariak Ion Ansorregi eta Andoni Larrañaga izango dira. Bertsolari lanetan Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña arituko dira eta dantzarien artean beraien ibilbideagatik ezagunak diren hainbat gazte.



Mutilen artean, Iban Agote, oso gaztetatik dantzan hasita eta hainbat txapelketa irabazitakoa dugu, 1988an eta 97an Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapeldun, baita Lezo, Orereta eta Hernaniko lehiketatan garaile gertatutakoa ere. Bestalde Laxok taldeko sortzailea da eta hainbat talderekin kolaborazio gisa koreografiak sortzen aritua da. Talde honetako sortzaile ere Kimetz Larrañaga dugu, hau ere Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelketatan garaile 98, 99 eta 2000 urtetan. Aitor Sorazuk, 15 urtez txapelketatan aritutako dantzariak, Laxok taldearen Upeletan erronka emanaldian parte hartu du ere.



Neskei dagokienez, Ainara Olamusu, hau ere hainbat urtetan txapelketatan aritutako dantzaria eta Kemen dantza taldearekin hainbat koreografia berri sortutakoa. Berekin batera, Idurre Salvador, Ereintza eta Aurtzaka dantza taldetatik pasatakoa eta orain Nahia dantza taldearekin koreografia berriak sortzen ari dena.



Beraz, gauean hiru disziplina hauen arteko elkarlanaz gozatu ahal izango da Herri Antzokian. Barrenan dituzte sarrerak salgai.

Dokumentuaren akzioak