Dokumentuaren akzioak
Xukan taldeak 'Iturrian zer dago?' izenburuko ikuskizuna eskainiko du gaur gauen Usurbe antzokian
Iturrian zer dago? Ikuskizuna antzinako labadero batean suertatzen den sedukzio artistikoa da.
Bertan egingo dute topo, arropak garbitzera joan diren ama-alabak eta baserritik, feriara bidean, miturra berotu ur tragoxka bat egitera doazen aita-semeak
Aurrerantzean, bertsolarien bat-batekotasunaren gidaritzapean, istorioak bere bidea egingo du, bi taldeen sedukzio eta maitasun jolasak tarteko. Bertsolariek bat-batean gauzak ezberdin kontatzeko duten trebetasunak, ahalbideratzen du, istorioa beti berdin hasi eta berdin amaitu ahal izatea.
Ohiko fandango eta arin arin, koreografia berriak eta gainerako erritmo ezagunak erantsiko dizkiete dantzariek: tangoa, baltsa...baina beti nagusiki euskal dantzak oinarritzat harturik. Honela, mutil eta nesken arteko sedukzio jolasak, era bitzi eta egoki batean erabiliz, bertsolari eta trikitilariekin uztartzen dira.
Dokumentuaren akzioak