Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Xukan taldeak 'Iturrian zer dago?' ikuskizuna aurkezten du

Dokumentuaren akzioak

Xukan taldeak 'Iturrian zer dago?' ikuskizuna aurkezten du

Emanaldia larunbatean arratseko zortzietan eskainiko da Santiago kalean. Peñagarikano eta Egaña bertsolariak lan taldearen barne agertzen dira

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2003/08/29

Upeletan Erronka lanaren partaide izandako kideak osatzen dute Xukan taldea. Orotara bederatzi lagunek parte hartzen dute ikuskizunean: Ion Ansorregi eta Andoni Larrañaga trikitilariek; Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña bertsolariek eta Iban Agote, Kimetz Larrañaga, Aitor Sorazu, Ainara Olamusu eta Idurre Salvador dantzariek.



Iturrian zer dago? ikuskizuna antzinako garbitegi batean suertatzen den sedukzio artistikoa da. Bertan egingo dute topo arropak garbitzera joan diren ama-alabak eta baserritik, feriara bidean, muturra berotu ondoren ur tragoxka bat egitera doazen aita-semeak.



Aurrerantzean, bertsolarien gidaritzapean, istorioak bere bidea egingo du, bi taldeen arteko sedukzio eta maitasun jolasak tarteko. Bertsolariek bat-batean gauzak ezberdin kontatzeko duten trebetasunak ahalbideratzen du, istorioa beti berdin hasi eta berdin amaitu ahal izatea.



Ohiko fandango eta arin-arinei, koreografia berriak eta gainerako erritmo ezagunak erantsiko dizkiete dantzariek: tangoa, valsa... baina beti ere nagusiki euskal dantzak oinarritzat harturik. Honela, mutil eta nesken arteko sedukzio jolasak, era bitxi eta egoki batean erabiliz, bertsolari eta trikitilariekin uztartzen dira.

Dokumentuaren akzioak