Dokumentuaren akzioak
Xiberoko dantzei buruzko arartekolaritza gunea estreinatu dute Barkoxen
Ürrats kolektiboak pastorala aurkeztu zuten 2024ko urriaren 5ean Barkoxen. Euskal Herriko borrokak ardatz dituen pastoralaren taularatzearen esperoan, Barkoxe Bizi, herriko erabilera anitzeko eremuan (coworking), Dantzan izeneko Xiberoko dantzei buruzko arartekolaritza gunearen inaugurazioa iragan zen martxoaren 22an.
Barkoxe Bizik, Etxahun elkartearekin batera, antolatua, 30 lagunetik goiti bertaratu ziren estreinaldira. Herriko dantza taldeak emanaldi laburra eskaini ondotik, lehenengo errepika bat egin zuten publikoaren aitzinean, jendearen zalantzak argitzeko momentuari bidea eman zaiola.
Nola banatzen dira rolak? Zein da dantzarik edota pertsonairik zailena? Barkoxe Bizik estreinaldiari buruz eskainitako bilduman azaldu duenez, galderak ez ziren falta, iritzi-trukaketa aberatsa osatuz.
Horren ondotik, Dom Campistronek hartu zuen hitza. Artistak herriko gazteekin batera eginen duen muralaren inguruan hainbat azalpen eskaini zituen. Geroago, xarnegutarrek iaz jokatu zuten Inesa de Gaxen pastoralaren kari, sorginen ehiza sufritu zuen emaztearen bertsio gaztea jokatu zuen Mailina Agor Barbarak aipaturiko sortzailearen eskutik garaturiko beste egitasmo bat izan du aipagai haurrekin: dantzariaren ibilbidea jorratzen duen komikia.
Dantzan eremuan, pastoralaren jantziak, pertsonai nagusien figurak eta historia azaltzeko panelak eman dituzte erakusketa gisara. Estreinaldi ekitaldiaren ondotik, hain zuzen, 2018. urteaz geroztik transmisioa bermatzeko xedeaz Barkoxe Bizi et Etxahun elkarteek landu duten egitasmoa bertatik bertara ezagutzeko parada ukan zuten herritarrek.
«Gure xedea da, hemen, hasi berri direnentzat erreferentzia bat sortzea, Xiberoko dantzaren oinarriak eskainiz, eta handik aitzina, beste asmo batzuk uztartuko dira, esaterako, herrian zirkuitu baten sortzea, 'barrikada' tematikoekin», azaldu dute egitasmoa bultzatu duten elkarteek.
Dantzan eremua zabalik izanen da eskoletako bakantza garaian, eta tokia erreserbatzeko aukera ere bada, 06 33 79 97 25 telefonora deituz.
Dokumentuaren akzioak