Dokumentuaren akzioak
Verdini dantza taldeak asmo berriak ditu
Hil honetan hiru aldiz antzeztuko du ezinduekin lan egiten duen taldeak
Bihar arratsaldeko zazpietan emango da Amarako Ernest Lluch kultur etxean Verdini dantza taldearen "Bihotzetik" ikuskizuna. Hilaren 10ean, Donostiako udaletxe azpian izango dira, eta 28an, INICEFen aldeko jaialdian izango dira Orfeoi Txikiarekin eta Ainhoa Artetarekin batean. Ekitaldi horiek direla-eta, Isabel Verdinik, taldearen sortzaileak, eta Ana Pimentak, Vaiven antzerki taldearen arduradunak, datorren urterako dituzten asmoen berri eman zuten, "Bihotzetik II" izeneko beste koreografia bat landuko baitute elkarrekin.
Isabel Verdinik kontatu zuenez, dantza ikasten ari zen Bartzelonan gertakari batek bere ibilbide profesionala markatu zionean: Down sindromea zuen iloba bat jaio zen bere familian. Geroztik hamar urte eman ditu ezinduekin lanean. 1992an aurkeztu zuen Verdini dantza taldea, eta geroztik hiru koreografia sortu dituzte.
Isabel Verdinik "Bihotza" ikuskizunaren ibilbidea kontatu zuen. «Tolosako Leidorren egon ginen Dantza Irakasleen Galan, Biarritzen ondoren maiatzean, EHUko ikastaroan ondoren eta Burgosen egon gara pare bat aldiz. Oso urte ona izan da guretzat, jende honek agertokian zer egin dezakeen frogatzeko balio izan digu», nabarmendu zuen taldearen sortzaileak.
Hala ere, ez zion bere taldeari protagonismo handiegirik eman nahi izan. «Abian zegoen gurdi batera igotzea zegokigun guri. Gure egituraz baliatu nahi zuten, kudeaketa aldetik gure laguntza eta aholkularitza nahi zuten eta guk pozik emango diegu. Urtarrilean hasiko gara "Bihotzetik II" prestatzen. Taldearen erdia ezinduak dira, Down sindromea dutenak, eta denbora gehiago behar duen proiektua da, pedagogi alderdiak pisu handia duelako, baina horrek egiten du erakargarri. Verdini dantza taldeak bi alderdi ditu: pedagogi bokazio argi batekin jaio zen hasieran, ezindu horiek arte eszenikoetan integratzeko asmoarekin jaio baitzen taldea, baina ibilbidea egiten joan da eta azken urteotan ikuskizun alderdia lantzen joan da; ikuskizunak sortzeko gaitasuna landuz joan da. Ikuskizun horretara erruki pixka bat sentituko genuen ustearekin joan ginen, baina ezusteko izugarria hartu genuen, maila eta kalitate handiko lana egiten baitute», esan zuen Ana Pimentak.
Discapacitados que expresan su interior
«El espectáculo demuestra lo que puede hacer esta gente. Hemos hecho posible que sean artistas. La gente queda alucinada porque estos bailarines expresan en en el escenario lo que llevan dentro», dijo Verdini. -
Dokumentuaren akzioak