Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Usurbilgo maskaradarako girotzen hasteko, Zuberoako Pagolakoa ikusteko irteera

Dokumentuaren akzioak

Usurbilgo maskaradarako girotzen hasteko, Zuberoako Pagolakoa ikusteko irteera

Urte hasieran iragarri bezala, Zuberoako maskaradaz gozatzeko aukera izango dugu ekainaren 16an, herritik mugitu gabe. Hego Euskal Herrian xiberotarrek eskainiko duten ikuskizun bakarra Usurbilen ikusi ahalko da. Maskaradak zer diren, hurbiletik ezagutu eta girotzen hasteko, Orbeldi Dantza Taldeak, maskaraden denboraldi betean den Xiberoara irteera antolatu du otsailaren 17an. Igande horretan Pagola herrian ospatuko dute apirilera arte iragarriak dituzten 16 emanaldietako bat.
Komunikabidea
Noaua
Mota
Albistea
Data
2019/01/22
Lotura
Noaua

Otsailak 17, igandea
8:30
Irteera Oiardo Kiroldegitik autobusez.
11:00 Pagolara (Zuberoa) iritsi eta goizeko barrikada ikusi.
Eguerdian, bazkaria (janaria norberak eraman beharko du eta aterpea ziurtatua dugu. Kafea Orbeldiren kontu).
17:00ak aldera, maskaradaren arratsaldeko saioa.
19:00 Itzulerako autobusa.
21:30 Usurbilera  iritsi.

Oharrak:
-Autobusaren prezioa: 10 euro.
-Izen ematea, otsailaren 8ra arte: orbeldi.udt@gmail.com helbidera idatzita edo ostegunetan, 19:00-21:00 artean Kiroldegiko dantza gelan.
-Adin txikikoek arduradun batekin joan beharko dute.

Antolatzailea: Orbeldi D.T.

Argazkiaren egilea: Aitor Irazusta.

Dokumentuaren akzioak