Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urruñarrak kabalkada-zintzarrotsa prestatzen ari dira 2014. urterako

Dokumentuaren akzioak

Urruñarrak kabalkada-zintzarrotsa prestatzen ari dira 2014. urterako

Jadanik urruñarrak kabalkada-zintzarrotsa prestatzen ari dira 2014. urterako. Hazia eta Berttoli elkarteek deia zabaldu dute herriko kultur elkarteen artean eta dagoeneko biziki erantzun ona jasotzen ari dira. Beraien asmoa, irailaren erdi aldean, herriko bestak igaro ondoren, biltzar bat antolatzea litzateke, eta horren barruan zenbait batzorde edo talde egin beharrekoak diren arloak hobeto bideratzeko: dantzak, kantuak, arropak, jostunak, pertsonaiak, publizitatea, diru bilketa� eta abar.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2012/07/17
Lotura
Kazeta.info

Irailean elkarteez gain herritarrak ere hurbildu nahi dituzte proiektura, auzo eta adin guzietakoak. Erran behar da zintzarrotsarena ahoz aho dabilen kontua dela, hasieran zurrumurrua zena gaur gai zabala da, eta ainitz dira aipaturiko elkarteetara hurbiltzen ari direnak hein izena ematera.

Ipar Euskal Herriak Bigarren Mundu Gerla bukatu arte bizirik iraun zuen. Azken tobera klasikoa izan omen zen Irisarrik 1937an jokatu zuena.

Gero, gizartea aldatua zenez gero, jendeari ez zitzaion ongi iduritzen horrelakoak egitea eta agintariek debekatu egin zituzten. Hori dela eta, Garazi aldean, kabalkadak ekiteari ekin zioten, baina inolako auzirik eta salaketarik gabe. 50eko hamarkadan tobera-mustrak egiteari ekin zioten,berriz ere, Luhuson, Makean baina alegiazko gaien inguruan. 70eko hamarkadan herri oso bati eragiten zioten arazoak ardatz gisa hartu eta horiek salatzen hasi ziren sasiauzi horietan. Honek indar handia eman zion toberari eta orduz geroztik Errobi ibarreko herrietan, bai Lapurdiko barnekaldean eta bai Baxenafarroan, tobera frango antolatu dituzte, Lekornen, Iholdin, Heletan,Itsasun.

Aurten bi tobera ukan ditugu: Irisarrikoa eta Itsasukoa. Azken herri honek azken hamabost urteetan bost bat burutu ditu.

Baina zer da kabalkada eta zer zintzarrotsa?
Erdi Arotik datorkigun kontua da, auzi modukoa, Europa osoan zabalduta izan zena. Garai hartako moral hertsiaren kontra aritzen zirenei egiten zitzaien. Xaribari izenaz ezaguna da Europa osoan, baita gure Euskal herrian ere. Dena den, baditu bestelako izenak gure artean: tobera-munstra, zintzarrotsa, galarrotsa, astolasterra, karrusa Arrunt barregarriak zirenez gero herritarrek izugarri maite zituzten eta gazteak izaten ziren gehien bat antolatzen zituztenak.

Demagun gizon zahar bat neska gazte batekin ezkontzen zela. Gazteek, hori ikusita, gaueko tobera egiten zioten, hau da, gauean haren leiho azpian doinu edo burrunba handia ateratzen zuten zintzarriez, turutez eta abar, baita bertso barregarriak zabaldu ere. Bere burua horrela publikoki salatua ikusten zuenak dirua ordaintzen zien gazteei toberarekin jarri ez zezaten, eta ordaindu ezean,gazteek horretan jarraitzen zuten, ainitzetan hilabete oso batez, eta azkenean herriko plazan auzia egiten zioten, jujea, abokatak, lekukoak eta guzi.

Auziaren egunean herriko plazatik abiatuta eta salatuaren etxeraino hasieran, eta alderantziz auziaren bukaeran, toberan parte hartzen zutenek ibilaldi moduko bat egiten zuten dantzariekin, pertsonaia ezberdinekin eta baita asto, zaldi eta zalgurdirekin ere. Hauek kabalkadak ziren.

Lapurdiko kostaldean badirudi azkenak XIX. mendean egin zituztela eta orduz geroztik inon ez da horrelakorik egin. Urruñak ohitura hau berreskuratu nahi du eta horregatik horretarako beharrezkoak diren pauso guziak ematen ari direla jakin du KAZETA.INFOk.

Tobera biziki atxikia da Errobi ibarreko herriekin, hori dela eta zintzarrots hitza hautatu dute. Antolatzaileen asmoa 2014ko ekainaren hondarrean edota uztailaren hasieran egitea litzateke, eta horretan ari dira. Egitasko honen bultzatzaileek dei egiten diete urruñar guzieri parte har dezaten.


Uda honetan Irisarrin eta Itsasun tobera-kabalkadak egin dituzte.

Dokumentuaren akzioak