Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urrezko spota turismoa erakartzeko

Dokumentuaren akzioak

Urrezko spota turismoa erakartzeko

Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailaren 40 segundoko iragarkia 2005. urteko bigarrena izango da

Egilea
Urtzi Urkizu
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/12/22

Espainiako TVE1 katean 2005. urteko bigarren iragarkia Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailekoa izango da. Berriak jakin duenez iragarki horren enkantean segundo bakoitzeko 3.500 euro ordaintzen dira. Eusko Jaurlaritzaren iragarkiak 40 segunduko iraupena du eta honenbestez 140.000 euro ordainduko dituzte spota emititzeagatik. 2004an ere urteko bigarren iragarkia TVE1 katean Eusko Jaurlaritzarena izan zen.Bestetik, 2005. urteko lehenengo iragarkia Madril 2012 Olinpiar Jokoetako hautagaitzarena izango da eta hirugarrena ING aseguru etxearena.



Zorionak lau hizkuntzatan



Gipuzkoara, Arabara eta Bizkaira turismoa erakartzeko, urtean bi iragarki egin ohi ditu Eusko Jaurlaritzak, eta urtezahar gauean biak batuko dituzte, 40 segundokoa osatuz. Bertan hiru lurraldeotako irudi ezberdinak azalduko dira: harri-jasotzaileak Armentian, nekazal turismoko etxe bat, Txillidaren Haizeen Orrazia Donostian, Lekeitioko Kasarranka dantza, Bilboko Guggenheim museoa, Hondarribiko dantza bat, gastronomiaren erakusgarri bat Getarian, Bermeoko Gaztelugatxeko parajeak eta Omako basoa.



Bestetik, «Zorionak eta urte berri on» esaldia lau hizkuntzatan azalduko da iragarkian: euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz.2004. urteko TVE1eko lehenengo iragarkia zazpi miloi ikus-entzulek baino gehiagok ikusi zuten, eta aurtengo kopurua ere antzekoa izango da.

Dokumentuaren akzioak