Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urnietak igandean hamargarren Jalgi Plazara topaketa egingo du

Dokumentuaren akzioak

Urnietak igandean hamargarren Jalgi Plazara topaketa egingo du

Herriko San Juan plazan euskal dantza tradizionalak eskainiko dituzte.

Egilea
Aitziber Muga
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2011/04/28

Urnietako San Juan plaza igandean euskal dantzen eta musika tradizionalaren gunea bihurtuko da, X. Jalgi Plazara topaketa ospatuko baita. Jaialdi hau susta-tzeaz Aurrera Gure Ametsa dantza taldea arduratzen da.

"1999an Aurrera Gure Ametsa taldea sortu zen herri mailan, bere helburua dantza tradizionala lan-tzea eta ezagutaraztea da gazte eta helduen artean", azaldu du Alazne Manerok, taldeko arduradun batek. Ordura arte ikastetxeetan bakarrik ematen zen euskal dantza bezala eta haurrak ziren praktikatzen zutenak. Elkartearen izena herrian zegoen beste dantza talde batetik jasotakoa da, Aurrera, alegia.

Beraz, herritarren ekimen baten bidez, bereziki talde hau osatzen duten guraso gazteen bidez, Urnietan euskal kultura eta dantzak ikertu, landu eta zabaltzeko helburuari ekin zioten.

Gauzak horrela, xede horri eusteko modu aproposena herrian musika eta dantzaren aspektu desberdinak lantzen zuten elkarteak biltzea eta ikuskizun bat prestatzea zela pentsatu zuten.

Honela antolatu zen lehenengo Jalgi Plazara topaketa 2002 urtean. "Bakoitzak nahi zuena aurkeztu zuen: herriko musika eskolak, herrian bizi diren beste musikoak, Bosko Anitz txaranga, ikastetxeko dantza taldeak, baita helduen eta haurren danborrada, Hondarribiko eta Urnietako erraldoi eta buruhandi konpartsak... Irungo banda ospetsua ere etorri zen", gogora ekarri du.

Lehenengo jaialdi horretan Ugarte anaiek txalapartari bezala, Marivi Arruti eta Helena Styrczula musikariek (piano eta biolin), kitarrajoleak, trikitrilariek eta dultzaineroek parte hartu zuten.

Antolaketa horretan zaharren egoitzaren eta urnietar anonimoen laguntza izan zuten, baita Udalaren babesa ere. Hori guztia herrian musika eta dantza tradizionala bultzatzeko egin zen.

Lehenengo eskarmentu honen arrakasta ikusita zetozen urtetan antolatzea erabaki zen. Hurrengo topaketetan herriko musikari eta dantzariez gain kanpoko dantza taldeak eta musikoak ekartzea erabaki zuten. Pausoz pauso hamargarren edizioa ospatuko da asteburu honetan.

Urteurrena 2009an Aurrera dan-tza taldearen hamargarren urteurrena bete zen eta data hori goraipatzeko lehenengo Jalgi Plazara-ren oroitzapen bat antolatzea erabaki zuten. Horretarako, berriro herriko musika eta dantza elkarte gehienak bildu zituzten. Gainera, elkartearen historiari buruzko argazki liburu bat argitaratu zen.

Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak hamabi urte hauetan herriko festetan parte hartu du, bai antolatzaile edo parte-hartzaile gisan. Bestalde, Euskal Herriko beste herrietako dantzariekin harremanak izan ditu eta hainbat jaialdietan parte hartzen du, adibidez Andoain, Lasarte-Oriako eta Durangoko Dantzari Txikien egunetan edota Lodosako herrian antolatu zen Nafarroa Oinez ikastolen aldeko jaian. Sortu zenetik Urnietako Mikel Goiaingeruaren jaietan eta gazteri festetan parte hartu du. Eta ezkontzetan ere nahi izanez gero dantzak eskaintzen ditu.

2004 eta 2005 urtean Poloniako dantza talde batekin, Polany dan-tza taldearekin hain zuzen ere, kultur elkartruke bat egin zuten. Baina Galiziako batekin eta Gironako bi taldeekin antzeko esperientziak izan dituzte.

Aurrera Gure Ametsa dantza taldea bi azpitaldetan dago banatua adinaren arabera. Txikien taldea 10-13 urte bitartean dauden neska-mutilek osatzen dute eta bestea hamahiru urtetik gorako dantzariek eratzen dute. Guztira 30 kide daude, baina taldea laguntzen duten pertsona batzuk ere badaude. Entseguak ostiraletan Saroben egiten dituzte.

Etorkizuna Maneroren hitzetan taldeak datozen hamar urteetarako orain arte landutakoak bere fruituak ematea esperu du. "Hau da, adin guztietako jendea dantzan eta musikan aritzea nahi dugu gure tradiziozko ondarea babestu eta zabalduz", azaldu du taldearen zuzendariak.

Aurrera Gure Ametsaren beste helburuak dantza mundua ezagu-tzera ematea, euskal kultura eta folklorea bultzatzea, beste dantza taldeekin erlazioak mantentzea eta herrian garatzen diren kultural gertakizunetan era aktiboan parte hartzea (Eguberria, San Miguelak, Gaztedi jaiak, jaunartzeak...).

Baina batez ere bere eginkizun nagusia dantzaz eta musikaz goza-tzea da. Herriko jendeak hau ikusteko aukera izango du igandean.

Bi dantzari trikitixaren doinuak jarraitzen

Bi dantzari trikitixaren doinuak jarraitzen (ng)

Dokumentuaren akzioak