Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urketariaren figuraren historia eta jantzia oroitu ditu Gero Axular taldeak

Dokumentuaren akzioak

Urketariaren figuraren historia eta jantzia oroitu ditu Gero Axular taldeak

San Sebastian egunaren harira, urketarien figuraren eta jantziaren inguruko artikulu bat argitaratu dute; danborradan emakumeek izan duten presentzia errepasatuz.
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2019/01/18
Lotura
Irutxuloko Hitza

Gero Axular dantza taldeak jakintza eta ardura handia du jantzi tradizionalen inguruan. Duela bi urte, esaterako, San Tomas egunean ekin zioten baserritar jantzien lehiaketa egiteari, eta, oraingoan, San Sebastian egunaren harira, urketarien figuraren eta jantziaren inguruko artikulu bat argitaratu dute [artikulu osoa]: “Emakumeek figura eta zeregin ezberdinak betetzen dituzte Donostiako danborradan, baina, zalantzarik gabe, urketariarena da guztien artean enblematikoena”.

Gero Axular, urketariak
(Argazkia: Gero Axular)

Danborrada Inauterietako konpartsa gisa jaio zela oroitu dute, eta orduan, bazirela emakumeen konpartsak ere. Aurrerago, urtarrilaren 20ra igaro zuten jaia, San Sebastian egunera, eta orduan emakumearen bi irudi baino ez ziren txertatu desfilean: kantinerarena eta bandera eramaten duenarena. “Emakumearen beste figura aipagarri bat Easo Ederrarena da. Inauterietan hiriko gremio eta konpartsa guztien ordezkari izateko hautatzen zena”.
Oroitu dute, 1970eko hamarkadan hasi zirela emakumeak danborradan jotzen ateratzeko aukera eskatzen. Horrela, lehen talde mistoa 1980. urtean atera zen kalera, Kresala Elkartearen eskutik: “Urte hartan emakumeek soldadu jantzia eraman zuten. Egun horretan bertan istiluak izan ziren, horren kontra zeudenek bultzatuta. Era berean, eztabaida bizia piztu zen hirian emakumeek danborradan izan zezaketen parte-hartzearen inguruan”.

Aurrerago, 1981ean, beste proposamen bat egin zutela gogoratu dute, emakumeen tokia aldarrikatzeko: urketariaren figura. “Iturrien inguruan okin edo sukaldarientzat ur bila joandako mutilez eta soldaduez gain, beti biltzen ziran ur bila joandako etxekoandre eta neskameak ere, urketariak, alegia”.

Urketari jantzia diseinatzeko eta janzteko orduan, kontuan hartzekoak direla diote baserritar jantzia egoki janztekoak [gomendioak]. Edonola, inork inolako zalantzarik izango balu, posta elektroniko bat utzi dute, nahi duenak idazteko: info@geroaxular.eus.

Dokumentuaren akzioak