Dokumentuaren akzioak
Urdiango kantaiarekin egingo dio harrera udako solstizioari Iraultzak
Iraultza Dantza taldeak dantzan eta kantuan egingo dio harrera udako solstizioari. Garai batean, arbasoek egiten zuten modua aukeratu du horretarako aurten ere, Urdiaingo Kantaia. Urtero egiten zuten Kantaia San Joan bezperan Urdiango emakumeek, urte osorako uzta oparoak ziurtatu eta eguraldia ona izan zedin. Urdiaingo emakumeen moduan egingo diote harrera udari Iraultzakoek: haien jantzi bereziak soinean, bigarren gona burura lotuta, eta soilik aurpegia bistan utzita eskutik helduta borobila osatuko dute 29 bertso dituen San Joan gaueko kantua abesteko eskuekin erritmoa jarraituta.
Kantuaren letran San Joan gaua, natura eta erlijioari egiten diote aipamen. Jose Mari Satustregi etnografoak berreskuratu zuen ohitura eta Iraultza Dantza taldeari irakatsi. 1995. urtetik aurrera, urtero errepikatu dute Kantaia Iraultzakoek Herriko plazan. Igandean egingo dute berriz, 22:00etan hasita.
Uzta eta eguraldi ona ziurtatzen saiatuko dira Iraultzakoak ere, Urdiango emakumeen antzera Orain arte belar, hemendik aurrera gari konjurua botata.
Dokumentuaren akzioak