Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urdelardero Eguna ospatuta, Aratusteak ate-joka dauden seinale

Dokumentuaren akzioak

Urdelardero Eguna ospatuta, Aratusteak ate-joka dauden seinale

Eguen Gizen egunez Urdelardero Eguna ospatzen dute Eskoriatzan eta, ohi legez, Luis Ezeizako eta Arizmendi ikastolako umeak kantuan irten dira ziriak eskuetan.
Egilea
Amaia Txintxurreta Guridi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Eskoriatza
Mota
Albistea
Data
2024/02/08
Lotura
Goiena

Aurten, bigarren urtez, adinaren arabera taldetan banatuta, bi ikastetxetako umeak elkarrekin abestera irten dira eta herriko hainbat txokotan egin dituzte geldialdiak. Ozen abestu dute umeek hainbat txokotan. Esaterako, Jose Arana zaharren egoitzan eta bertako egoiliarrekin solasean jarduteko aukera ere izan dute.

Goizean, taldeka, kalez kale kantuan ibili ostean, eguerdian Fernando Eskoriatza plazan elkartu dira guztiak eta txistorra pintxoak jateko aukera izan dute. Aurten gainera, haur musulmanendako txistorra estiloko halal jakia ere jarri dute.

Aratusteak Debagoieneko herri guztietan

Eguen Gizen eguneko ospakizun honekin Eskoriatzan eman diete hasiera Aratuste jaiei, eta hemendik aurrera festa horretan murgilduko dira, baita Debagoieneko gainontzeko herri guztiak ere. Bihar, egubakoitza, esaterako, Elgetan guraso elkarteak txokolate-jana egingo du. Zapatuan desfileak egingo dituzte Arrasaten eta Eskoriatzan, eta egun horretan bertan ospatuko dituzte Aratusteak Bergaran, Leintz Gatzagan, Aramaion eta Oñatin ere; azken horretan, euskal kutsuko Inauteri dantzak protagonista izango direlarik. Eta bukatzeko, domekan Aretxabaletaren txanda izango da; Aratusteen hiriburua Debagoienean. Eguerdiko 12:00etan hasiko da mozorroen desfile handia.

Dokumentuaren akzioak