Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urbeltzen tesi iraultzailea eta Yanizen argazki deigarriak, liburu batean bilduta

Dokumentuaren akzioak

Urbeltzen tesi iraultzailea eta Yanizen argazki deigarriak, liburu batean bilduta

Dantzen ikertzaileak uste du oinarrian mozorro eta izurriteak daudela

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/10/11

Tesi «iraultzailea» da Urbeltzek liburura ekarri duena, baina ez berria. Lehen ere proposatu izan du zenbait liburutan. Jaien eta dantzen zentzu tradizional guztia arbuiatzen du ikertzaileak. Yanizen argazkiak, berriz, oso deigarriak dira -guztiak koloretakoak- eta, liburuaren osagarri moduan, horietako batzuekin erakusketa antolatu du Bilboko Euskal Museoak. Guztira 73 argazki jarri ditu ikusgai museoak, eta erakusketak azaroaren 13ra arte iraungo du.



Yañizek hainbat herri korritu du irudiak jasotzeko. «Festaz festa ibili naiz era intuitibo batean. Nire helburua, berez, behaketa etnografikoak egitea zen. Pixkanaka, jaiaren gaineko irakurketa gero eta konplexuagoa egiten joan naiz; 'erakusteko' grina hori osatu egin dut, ageri-agerikoa denaz baino harago zer dagoen aurkitzeko interes etengabeaz osatu dut, eta interes hori nagusitu ere egin da batzuetan», adierazi du argazkilariak.



Urbeltzek banan-banan interpretatzen ditu euskal jaiak eta dantzak. Ezpata-dantzak adibidez, ez omen du borroka-dantzarik sinbolizatzen. Urbeltzen iritzirako, ezpata-dantza, kasu honetan, intsektuaren sinbolo da. «Ezpata» -edo «ezpara»-, jakina denez, ganadua ibiltzen den tokian ugari izaten den intsektuari esan ohi zaio. «Dantzariaren ezpatak ez du, kasu honetan, borroka arrunta adierazten; aitzitik, dantzariak ezpara hobekien definitzen duen ezaugarritik ateratzen duen animalia edo intsektu identitatearen zeinua da: aho aurreko ezten mingarria», dio ikertzaileak.



Inauteriak, berriz, «intsektuak desagerrarazteko errituak» dira. «Euskaraz, zomorro edo mozorro hitzek intsektu esan nahi dute. Hortik abiatuta, mozorrotutako oro 'intsektuaren' edo mozoroarenb metafora bihurtzen da, 'intsektizatu» egiten da, nolabait esateko. Izurriak animalien mozorroen bidez adierazten dira: zaldi, hartz, otso, bigantxa, zezen edo ahuntz mozorroen bidez, esaterako. Horien guztien atzean intsektu bat dago: otia (langosta)».

Dokumentuaren akzioak