Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urbeltzen «Pas de Basque» Arriagan egingo da igandean

Dokumentuaren akzioak

Urbeltzen «Pas de Basque» Arriagan egingo da igandean

Hirurogei dantzari eta musikari baino gehiago biltzen ditu ikuskizunak

Egilea
Izaskun Labeaga
Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2003/02/19

Pas de Basque balet klasikoaren lexikoko urrats-izenen artean nagusietakoa da. Mundu osoan da ezaguna eta, horrela, «zor zaiona ematen dio, bere unibertsaltasunean, usadiozko euskal dantzaren kalitateari».



Izan ere, «dantza edo koreografiatutako euskal kulturaren forma guztiek dute beren pas de basque», nabarmendu zuen atzo Iñaki Arregi dantza maisuak Juan Antonio Urbeltzekin batera Arriaga antzokian egindako ikuskizunaren aurkezpenean.



Hain zuzen ere, areto horretan aurkeztuko dute igandean hirurogei dantzari eta zazpi musikari biltzen dituen saioa. Urbeltz da eszena zuzendaria, eta koreografia ere berea da. Orkestra bere emazte Marian Arregik zuzenduko du. Eta akordeoiaren, kontrabaxuaren, bi biolinen eta bi panderoren doinuek gidatuko dute dantzarien lana.



Urbeltzen ideian oinarritutako obra berriak banakako dantza espresioei egiten die leku. Hiru gai lantzen ditu ikuskizunak: desafio-dantzak, patuaren dantzak eta inauteria.



«Desafio-dantzei dagokienez, nekazari gizartean dantza mota horrek zuen esanahia berinterpretatu dugu», azaldu zuen Juan Antonio Urbeltzek. Ahalmen handiak eskaintzen dizkio banakako dantzariari bere abilezia erakusteko. Taula gainean almute edo antzinako gariaren neurriaren gainean ikusiko ditugu dantzariak. Almute-dantzarako Berrizko Biñango Zaharraren doinu alaiak aukeratu dituzte, Alejandro Aldekoa txistulariaren omenez.



Patuaren dantzekin Euskal Herriko ohiko ezkontzari keinu egiten diote, mitologiari erreferentzia eginez. Izan ere, emaztegaiak Mariren ispilu eta orraziarekin agertzen dira.

Dokumentuaren akzioak