Dokumentuaren akzioak
Urbeltz, gure heroietako bat
Duela aste batzuk, Fermin Munarrizek Juan Antonio elkarrizketatu zuen Garan, igandeko orrialdeetan
hain zuzen. Orain elkarrizketari heldu nahi diogu,irakurtzeko
gomendatzeaz gain, Urbeltzen ideia iradokitzaile batzuk hona ekartzeko.
Honako
hau diosku: “Ez gaude hemen inoren baimenarekin. Hemen bagaude egoten
jakin dugulako da”. Horrek, gauza jakina dirudien arren, begi-bistakoa
izatearen edertasuna du.
Elkarrizketa gehiena dantzei eta,
jakina, bere ikerketa-lanari buruzkoa da: “Dantzak ez ditu herriak
sortzen, banakako sorkuntza da. Gerta litekeena da, arrazoiren
bategatik, txistulari inspiratuago bat egotea eta dena delakoa sortzea".
Heroitasunari
buruz, berriz, hauxe dio: “Euskaldunok ez dugu heroirik, sozialki ez
dago heroirik. Adibidez, familiek badakite zein aldetan aritu ziren
etxekoek 36ko Gerra Zibilean, baina gerrak ahazteko dira.
Karlistaldietan, adibidez, ez dago heroirik, buruzagi ospetsu bat
baizik: Zumalakarregi. Baina euskal gizarteak ez du zaldun heroitzat, heroikoaren zentzuan ez behintzat.
Horrek zailtasun bat sortzen digu: Lider sozialak, heroiaren beste
aldea litzatekeenak, ere zailtasun handiak ditu hemen, berdinzaletasunak
gauza asko mugatzen dituelako.
Bestalde, heroirik ez egoteak
esan gura du emakumezkoaren presentzia handia dagoela, izan ere,
emakumeak ez du nahi heroirik ezelako gizartetan. Heroiak daudenetan,
gizonak ezarrita daude.
Amaitzeko, hauxe diosku: “Berdinzaletasuna edo igualitarismoa amaren inteligentzia eta aitaren indarra da, baina inoiz ez alderantziz"
Argazkia: www.dantzan.com
Dokumentuaren akzioak