Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Umeen euskal dantza ikuskizuna eta udalbatzakoen Soka dantza, Elgetan

Dokumentuaren akzioak

Umeen euskal dantza ikuskizuna eta udalbatzakoen Soka dantza, Elgetan

Egilea
Miren Arana Pagaldai
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Elgeta
Mota
Albistea
Data
2023/07/01
Lotura
Goiena

Kalejirarekin ireki dute euskal dantza ikuskizuna Elgetako haur dantzariek; eta zinegotzien txanda iritsi da hauen ostean, urtero bezala, Soka dantza eskaini diete udalbatzako kideek herritarrei

Eguerdian bildu dira Elgetako udaletxe azpian herriko haur dantzariak; txiki eta nagusiak, guztiak batera irten dira kalejiran plazara eta ondoren, hainbat dantza egin dituzte; besteak beste, zazpi jauzi, txapeloa, txulalai, zapatari, eta aurreskua dantzatu dute elgetarrek. Amaitu ere, kalejira batekin amaitu dute herriko txikiek.

Urteroko Soka dantzaren txanda iritsi da ondoren; zinegotzien ardura izan da dantza egitea, eta bukaeran Elgetara iritsi berri direnak animatu dituzte beraiekin kalejiran irtetera.

Dokumentuaren akzioak