Udal ordezkarien dantzaurrea, bideoan

Egilea
Gorka Eizagirre
Hedabidea
Guka
Lekua
Zestoa
Mota
Albistea
Data
2024/09/06
Esteka
Guka

Ama Birjina egunez, Zestoako alkateak eta zinegotziek dantza soka egin dute hirugarren urtez jarraian, Itxaropena dantza taldekoekin eta Idiakaitz txistulari taldekoekin batera.

Ama Birjina eguna ospatzen ari dira gaur Zestoan, eta dianak, kalejira, meza zein udal ordezkarien dantzaurrea izan dira goizeko ekintzen artean. Mikel Arregi alkateak eta zinegotziek dantza soka egin dute hirugarren urtez jarraian, Itxaropena dantza taldekoekin eta Idiakaitz txistulari taldearekin batera. Halaber, iaz bezala, aurten ere aurreskua dantzatu du alkateak.