Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udagoieneko Ostera bihar hasiko da Elorrion, 'Errimak oinetan' ikuskizunarekin

Dokumentuaren akzioak

Udagoieneko Ostera bihar hasiko da Elorrion, 'Errimak oinetan' ikuskizunarekin

Hil honetan egingo da Bizkaiko sei herritan, eta egitarauan daude Benito Lertxundi eta Ruper Ordorika

Udagoieneko Ostera ekimena bihar hasiko da Elorrioko Arriola antzokian, Errimak oinetan ikuskizunarekin. Haatik dantza konpainiaren obra da, eta bertsolaritza dauka oinarrian (22:00). Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak hauspotutako ekimenaren helburua da euskarazko ekoizpenak Bizkaiko herrietako antzokietara eramatea. Hartara, 13. aldia beteko du aurten, eta hil honetan beste bost emanaldi programatu dituzte, bihar Elorrion egingo denaz gain
Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2012/11/01
Lotura
Berria

Hartara, hilaren 16an Zallan joko du Benito Lertxundik. Azaroaren 22an, berriz, Betagarrik Zorion argiak disko kaleratu berria aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian, eta hurrengo egunean Lingua nabajorumtaularatuko du Ez Dok Hiru Bikoteatro konpainiak Igorren. 24ean Ruper Ordorikaren txanda izango da. Leion ariko da. Eta bukatzeko, hilaren 30ean, Hil arte bizi antzezlanaren emanaldia egingo dute Muskizen.


Benito Lertxundi, aurten, Oroimenaren oraina aurkeztu berritan. / J. C. RUIZ / ARP

Dokumentuaren akzioak