Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaburua eta Irungo jaien hasiera ospatzeko deialdi zabala egin du Kemen dantza taldeak

Dokumentuaren akzioak

Udaburua eta Irungo jaien hasiera ospatzeko deialdi zabala egin du Kemen dantza taldeak

Komunikabidea
Antxeta Irratia
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2023/06/20
Lotura
Antxeta Irratia

Iazko San Juan bezperako Soka Dantzan aurreneko aldiz emakumeek ere dantzatu, eta jaietan Irungo karriketan ‘Ezpata Dantza’ren ohitura zaharra berreskuratu ondotik, aurten 50. urtemuga ospatzeko deialdi zabala egin du Kemen dantza taldeak.

Euskal dantza ahalik eta parte hartzaileena egiteko helburuarekin jarraitzen du Kemen dantza taldeak aurtengo Irungo jaietan ere. Ekainaren 23 honetan ere, San Juan bezperan, 1982az geroztik (1978tik San Pedro egunean ospatzen baitzen) San Pedro eta San Martzial jaien irekitzean udako solstizioari ongi etorria emango diote taldeko dantzariek urtero bezala.

Baina iazko “inflexio puntua”ren ondotik urratsik atzera egin gabe. Izan ere, 2022an aurreneko aldiz “genero bereizketarik egin gabe” dantzatu zituzten Aurreskua eta Soka Dantzan. Azken honetan emakumeek parte hartu zuten 40 urtetan aurreneko aldiz. Eta tradizioaren eguneraketa horri eutsiko diote aurten ere, 20:45ean udalkideei lehenik, eta ondoren Irungo herriari dantzatuz. Aurtengoan, aldiz, 50 urte betetzen ditu Kemen dantza taldeak. Eta 1973an Txingudi Ikastolatik sortutako euskal dantza taldearen mende erdi honetan aritutako guztiei deia luzatu diete San Juan bezperan dantza dezaten ere.

Mikel Button, Kemen dantza taldeko lehendakariak azaldu digunez, San Pedro eguneko udalkideen dantza tradizionalean ere badu zeresana Kemen taldeak. Sukaldeko lana bada ere. 25 udalkideei ikastaroak eskaintzen baitiete egun horretan dantzatu dezaten. “Batzuk besteak baino iaioagoak dira, eta zenbait kasutan urte asko daramatenez, dantzaren urratsak freskatu besterik ez zaie egin behar”, dio Buttonek. Halere, zinegotzi zenbaitzuk urduritasun handiz bizi dutea aitortu du, eta aurten hauteskundeak tartean izan direla, hautetsiak izendatu berri dituztenez, prestatzeko denbora gutxiago izan dutela argitu du.

Kaleak eta dantzak berreskuratu

Bestalde, joan den urtean ‘Ezpata Dantza’ berreskuratzea erabaki zuen taldeak. Eta horri ere eutsiko diote. Ekainaren 26an jaiteko ohiko dantza ekitaldia oholtza gainean egin beharrean, garai bateko Irungo herriaren mugetatik ariko dira, 12:00etan Uranzu frontoitik hasi eta Ama Xantalen ermita, Urdanibia eta San Juan plazetan edota Oiasso museo aurrean egingo duten geldialdian ere. Joan den urtean iragarri zuten “hurrengo urteetarako ohitura bilakatzea polita” litzakeela. Eta Gipuzkoan ohitura zaharra izanik ere, egun finko asko ez daudenez ‘Ezpata Dantza’ ikusteko, parte-hartzeko deia luzatu diete irundarrei ekainaren 25ean.  

Dokumentuaren akzioak