Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaberriren eskertza gutuna

Dokumentuaren akzioak

Udaberriren eskertza gutuna

Hilaren 12an ospatu ziren Dan- tzari Txiki Eguna etaErromeriaren arira Udaberri Dantza Taldeak idatzi hau prestatu du, «badira jada bederatzi urte, euskal dan-tzaren bidetik, Tolosan aspaldiko erromerietara itzultzeko jaia antolatzen hasi ginenez geroztik.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Tolosa-Goierri
Mota
Iritzia
Data
2014/04/25
Lotura
Diario Vasco

Urte bete beranduago antolatu genuen, lehenengoz, Tolosako dantzari txiki eguna, eta Euskal Herri osoko ehunka gaztetxok alaitu dituzte, orduz geroztik, Tolosako plazak euren dantzekin. Hastapen haietako helburu eta gogo berberekin jarraitzen dugu urteroko festa egun hau antola-tzen, eta aurrera begira ere, jomuga berriei begira gaude Udaberri Dantza Taldeko kideok. Bide honetan, ezinbestekoa izan da, beste urte betez, Tolosako saltoki, taberna nahiz enpresek gure egitasmorako eman diguten laguntza. Kultur eragile garen aldetik, urte osoko jardunaren fruituetako batez gozatzen dugu, bai dantzari gaztetxoekin, eta baita Zerkausiko dantzaldian ere. Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, beraz, zuei, dantza plazara atera-tzeko helburu honetan bidelagun izateagatik. Era berean, pasa den apirilaren 12an Zerkausi ingurura dantzara hurbildu ziren guztiei ere keinu egin nahi genieke. Han sortu zen giroa errepika dadila datorren urtean!».

Dokumentuaren akzioak