Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaberrik Tolosako Bordon Dantzari buruzko dokumentala grabatu du

Dokumentuaren akzioak

Udaberrik Tolosako Bordon Dantzari buruzko dokumentala grabatu du

55.urteurreneko ekitaldien baitan prestatu dute. Urriaren 20an udaletxean DVDaren aurkezpena eta Zerkausian bertso afaria egingo dute

Tolosan hain errotua dagoen Bordon Dantzari buruzko dokumentala egin du Udaberri Dantza Taldeak. Aurten, 55 urte bete dira Udaberri Dantza Taldea sortu zenetik eta ospatzeko bi jarduera nagusi antolatu dituzte, biak hala biak egun berean uztartuko direlarik: urriaren 20an hain zuzen. Alde batetik, DVDaren aurkezpena egingo dute eta, beste alde batetik, bertso-afaria izango da.
Egilea
Marta San Sebastian
Komunikabidea
Noticias de Gipuzcoa
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2012/10/09
Lotura
Noticias de Gipuzcoa

1717. urtekoak dira, Tolosako Bordondantzaren lehen testigantza idatziak. Iruñeko Elizbarrutiko artxiboan gorderik daude dokumentuak, eta Jose Maria Jimeno Jurio zenaren bilketa lanak ezagutarazi dizkigu dantza honen inguruko hamaika datu. Beotibarko guduaren oroimenezko dantza da Tolosako Bordondantza, eta duela bi mende, herriko agintariek aukeratzen omen zituzten bordondan- tzariak; ohorezko postua zen, beraz, San Joan eguneko dantzariena.

Urteetan zehar desagertuta egon ondoren, Udaberri dantza taldeko kideek Tolosako Bordondantza berreskuratzeko lan handia egin zuten aurreko hamarkadetan. "Horregatik, eta kontuan izanik urteurrenik ezin dela ospatu iragan belaunaldietako jendeak eginiko lanik gabe, egokia iruditu zitzaigun gai hau hartuta, egun horretarako prestakuntzari buruzko dokumental bat egitea, San Joan eguneko uneez haratago", azaldu zuen Irati Artutxa Udaberriko kideak.

Dantza egun bakarrekoa izan arren, prestakuntza lan handia dago horren guztiaren atzean. Inor gutxik daki Aste Santua pasa orduko hasten direla dantzariak entseguetan. Eta are gutxiagok, egunean zehar kaleak apaintzen dituzten lizar hostoak dantzariek beraiek ebakitzen dituztela goizean goiz, eguzkia irten baino lehen ere. Jantzi zuri-gorri eta alabarda koloretsuak kalera atera aurretik egiten den lana erakustea da, beraz, Pablo Dendaluzek grabatu duen dokumental honen helburua.

BERTSO AFARIA Taldekideen zaletasunak kontuan hartuta, eta gaur egun jende gehien mugitzen duen kultur ekitaldietako bat dela jakinik, bertso afaria antolatu dute urriaren 20rako. Horretarako, punta-puntako bertsolariak izango dira Zerkausian (Alaia Martin, Iker Zubeldia eta Amets Arzallus), eta gonbidapena luzatuko diete Udaberri dantza taldeko partaide izan direnei, zein tolosar guztiei. Sarrerak salgai daude 20 eurotan Denak, Ikatza, Orbela eta Raku tabernetan.

Azkenik, aipatzekoa da, dantza taldearen ibilbidearen 55. urteurrena gerturatzearekin batera, irudia aldatu nahi izan dutela aurten; betiko izaera mantenduz, baina ku- tsu berritzailea emanaz ere bai, belaunaldi eta garai berrien lora- tzea islatzeko asmoz. Aurreran- tzean, Iñaki Lazkanok diseinatutako logo berria erabliko du taldeak.

Udaberri dantza taldekop kidak atzo Zumardiaiundian egindako agerraldian.

Udaberri dantza taldekop kidak atzo Zumardiaiundian egindako agerraldian.

Dokumentuaren akzioak